Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esmeralda harri preziatu ederra da, baina haren edertasuna ez zen gizonarentzat piztu, harik eta poeta baten begiek miretsi eta poeta baten hitzak izena eman zion arte... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.
Harribitxi handi eta preziatu bat aurkitu zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.
Memoriaren kutxan gorderik, altxor preziatu bat balitz bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 339. orr.
-Testamentua egin, eta nire liburu preziatuak esku onetan utzi nahi nituzke. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 34. orr.
Haundikien artekoa batik bat, ehizaki preziatu oro bezalatsu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.
Eser zaitezte lurrean, erori baita zuen burutik errege-koroa preziatua. Elizen arteko biblia Jr 13,18
Ardangelan, berriz, hantxe zeutzan botilak, ehundaka, ardo preziatuak oro ozpin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Moabeko mugei erasoko diet eta hiririk gabe utziko, herrialdeko hiri preziatuenak ere suntsituz. Elizen arteko biblia Ez 25,9
Eskua haren eskuineko saihets aldera irristatu zitzaion eta orbain preziatu hura ukitu zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.
Kristo Jesusen odol preziatuaz berrerositako arimengana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 786. orr.
Potter jaun preziatu hori: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 51. orr.
Txakurra, Tibeteko arraza preziatu batekoa, gaiztoa zen eta hozka egiteko prest ageri zen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
Haren kideko bilakatzen zen horrenbestez, eta gorespen-esaldi lakoniko bezain preziatu baten ohorea zuen sari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.
Holako pertsonak informazio iturri preziatuak ziren nazientzat. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 64. orr.
Ene dohainik preziatuenaz gabetu, eta kaleetan barrena ibiltzera behartzen nau. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.
Bi txanpon eskuineko zirrituan eta aholku preziatuak jasotzen dira, hortzetara itsasten direnak goxoki bigunen antzera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.
Ez da aipatu ere egiten zenbait gizarte zerbitzu taxuz eskaintzeak delako lehiakortasun preziatu horretan duen eragin positiboa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 147. orr.
Bakoitza minutu erdi batez egoiten zen leiho bazterrean, sudur ziloak kanpora buruz, ahal zuen bezainbat aire hartzen denbora hain labur eta preziatu hartan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 85. orr.
altxor preziatu (6); harri preziatu (3); metal preziatu (3)
altxor preziatua (11); jaun preziatua (3)
metal preziatuak (3)
odol preziatuaz (3)