Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prezagarri (orobat preziagarri; Euskaltzaindiaren Hiztegian prezagarri agertzen da, ipar markarekin, eta preziagarri ez erabiltzea gomendatzen da) izond aintzat hartzekoa.

Plazatik haste, itxura kriket, plazergarri, alai bat beretuz, etxe xuri argiak eta gainerat oinkarientzat, zer geriza, prezagarriak diren harri pikatuz egin bazterbide egokiak.  Herria   2003-03-20

Ikerketa horretan laguntza preziagarria ekartzen digu Dominik Lagadec, Azkainen berriki kokatua den "Txopinondo" eta "Sagardun" kontsorzioko kideak.  Herria   2005-05-19

Gaitz horren kontrako borrokan, aintzinamendu preziagarriak egin dira segur bainan bada oraino bide egiteko eriek ukan dezaten sendatzeko molde hobea eta bestalde xertorik ere ez baita jendearen gaitz hortarik begiratzeko.  Herria   2002-12-05

Denbora preziagarri eta jainkozkoa galtzen duzue.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.

Arrazoizko maitasun noble eta jakintsua ere gauza ospetsua da, preziagarria eta gustagarria.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Horien presentzia, horien izate hutsa, preziagarriago da eta baliagarriagoa mundu guztiko egitatea baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus