Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pretoriar 1 izlag pretorearena, pretoreari dagokiona.

Apezpikuek, metropolitanoek eta primatuek leialtasuna zieten eskualdeko patriarkei, hierarkikoki pretoriar prefektu dioklezianikoen parekoei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Galietako prefektu-kargu pretoriarra bereganatzean bere lanbidearen gailurrera iritsitako funtzionario baten semea zen,  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

2 petroriar guardia (orobat guardia pretoriar) erromatar enperadore baten guardia pertsonala.

Haiek guztiek pretoriar guardiako kapitain sainduak baino sastatuago eta zulatuago akabatu zutenez gero...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Lehenengo lana, hortaz, akats txiki horiek ahalik eta gehien, posible zen bezainbestean ezkutatuko zituen guardia pretoriarra osatzea izan zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus