Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pretentsio (orobat pretensio g.er., pretensione g.er., pretentzio g.er. eta pretentzione g.er.) 1 iz asmoa, nahikaria, helburu izatea.

Liburu bat bakarrik ondo pasatzeko irakur daiteke, beste pretentsiorik gabe.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

Artean idazten nuen, baina inolako pretentsiorik gabe.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 237. orr.

Ez dugu pretentsiorik, bistan da, adierazpenaren definizio bateratzaile bat emateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Ez dut pretentsiorik, nik ez dut jendea behartu nahi nire entzutera etor dadin.  Berria - Kultura   2006-04-09

Zein dira bada nire pretentsioak?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

Akabo mementoko haren ONU-ko idazkari nagusi izaiteko pretentzionea!  Herria   2004-03-25

Herri bat ordezkatu eta haren nahi edo gurarien interprete bihurtu nahi duen edozein antolakunde edo talderen pretentsioari tinko aurre egitea da bakean eta elkarbizitzan sinestea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Egileak Historia emateko pretentsiorik izan balu (Sistema Osoa), sistema periodikoko elementu guztiak jorratu behar zituzkeen, bere metaforarekiko zintzo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.

Nire pretentsioen artean seguru esan dezaket ez dagoela arbaso mistiko bat izatea, begiak zuri jarrita Jesukristo gurutziltzatua ikusten zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.

Iraganaren ikur gertatzen dira hondakinak; edozein proiektu eta asmoen pretentsio behin-betikoek zer nolako hareazko oinarriak zituzten erakusten digute; mitoaren, ametsaren, desiraren, grinen aurkako antidoto bortitzak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eta horrexeri ekin dio batek baino gehiagok, egiantz pretentsiorik gabe.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus