Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presupostu 1 iz aldez aurreko oinarria edo hatsapena.

Izan ere, eztabaida razional bat nahi baldin bada [...] presuposturik elementalena da kontrarioari razionalitateren bat suposatu beharra dagoela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 81. orr.

Araudi horrek sistemaren barruan eta sistemaren presupostuekin koherentzian bakarrik balio duela, sistematik kanpora araudi guztiek balio erlatibo bera izaki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 15. orr.

Euskadin eztabaida politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala zabaldu eta aberasteko asmo betea dugu, uste baitugu nazionalismo modu baten eraginez mugatua eta pobretua dagoela [...] eta nazionalismo modu horren interes eta presupostu ideologikoetara modu itogarrian itxia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

2 aurrekontua.

Zihigatik 649 kilometrora dagoen espetxean, furgonak garestiak dira eta ez daukate nahi adinako presupostua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus