Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Legearen presuntzioan, nahiz senar-emazteen elkarrekiko bizimodua, nahiz senarraren interes eta zainketa, nahiz andrazkoaren errugabetasuna -aldez aurretikoa- uste izateko betebeharra, horiek guztiak dira oinarri, magistratuaren ezinegonak ostendu eta norbanakoen egoera eta familien lasaitasuna bermatzeko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 74. orr.
Lege frantsesek iruzurtzat jotzen dute merkatari batek bankarrota egin aurretiko hamar egunetan egindako guztia; horra legearen presuntzioa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.
Erromatar legeak zigortu egiten zuen adulterioaren ondoren emaztea berekin gordetzen zuen senarra, salbu eta erabaki hori auziren baten beldurrez edo bere lotsaren axolarik ezaz hartu bazuen; horra gizonaren presuntzioa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.
Presuntzio-kontuetan, legearenak gizonarenak baino gehiago balio du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.
Errugabetasun presuntzioa hautsi du Tourrak. Pinochetek ez luke berriro errugabea dela harro esan behar eta, behingoz, bera babestu duen errugabetasun-presuntzioarekin amaitu beharko litzateke. Berria - Kirola 2004-07-03
«Erruduntasun presuntzioa» erabiltzea egotzi dio Azkarragak PSOEri. Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Zeinek hartzen du hizkuntza horretatik berezitasuna, izen ona, eta norengandik, ostera, hartzen du hizkuntza horrek bermea edo gutxienez egia-presuntzioa? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.
Teknikoei egiatasun presuntzioa aitortuko zaie, laneko ikuskatzaileen gisara. Berria - Ekonomia 2006-03-24
Zuzenbide presuntziorik ez dago haren alde eta egintza ilunetan du jatorria, horien froga ere ezina dela sarritan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 25. orr.
Azken 20 urteetan zehar mugimendurik egin gabe egon diren gordailuen titular diren bezeroei jakinarazten zaie iragarpen honen bidez, ezen, jadaneko legeriaren arabera, abandonu-presuntzioan erori direla. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 93. orr.
auzipetuen errugabetasun presuntzioa (4); errugabetasun presuntzioa (33); errugabetasun presuntzioa aldarrikatu (3); errugabetasun presuntzioa errespetatu (3); errugabetasun presuntzioa errespetatzeko (5)