Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestutasun1 1 iz prestua denaren nolakotasuna.

Jesu Kristo Gure Jaunak bere ordezkari Goihenaren alde otoitz egin zuelakotz, haren prestutasun, zintzotasun eta zuzentasunaren baitan handizki sinetsi eta sinesten baitugu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 155. orr.

Non dago urteetan eskaini izan dizudan jendetasuna eta prestutasuna?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 121. orr.

Urteen buruan, seme zapuztua jaun enpresari honexen zerbitzura hasiko da lanean, baita haren konfiantza lortu ere, bere prestasun eta prestutasunagatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

Hala moduzko solidaritate izpi batek prestutasuna ematen zion proposamen anker hari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 145. orr.

Gizonek euren aldetik ere halako prestutasunez betetzen zituzten agindutakoak, ze, maniobra amaitu genuenerako nasan bainengoen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Higanotak, ordea, pitzadurarik gabeko prestutasun batez jokatzen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Horra hartu ditugun arreta guztiak, ezkontzaren prestutasun eta zehaztasunerako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 74. orr.

2 (izenondoekin)

Badira gero prestutasun eskaseko hitz batzuk [...] zeinak ez baitira soilik haurren aurrean berezko zentzuan erabiltzekoak, baizik eta, orobat, biraoen ordez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Bazkari osoko prestutasun adiskidetsuak keinu batean alde egin zion Potzolori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.

Nire epitafioa asko ari da galtzen bere prestutasun latz hartatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Burutik pasatu zitzaion bere lana suntsitu edo eraberritzea; gero, prestutasun arranguratsuz, Erromara bidali zuen, hitzik aldatu gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Baina prestutasun moral handieneko gizonak ere izugarri aldaberak ditun besteren xarma fisikoen eraginpean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.

Aitatasunaren ikerketa mugatu egin zen, ez, ordea, arrazoi moralen eraginez, baizik eta prestutasun gutxiko emakumeek gezurretan salatutako gizonen ohorea salbu uzteagatik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Administrazio guztiz egoki batean, gizakiak engranaje eginkizuna baizik ez duela, nagitasunak, prestutasun ezak, justiziarik ezak ez dute zertan nagusi izanik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.

Bere heriotzaz prestutasun eta onbide-eredu gogoangarria utzi zien, gazteei ez ezik, bai eta herri osoari ere.  Elizen arteko biblia   2 M 6,31

Joera interesgarria izan zen, bere prestutasun-puntua bazuena, eta maiz ikusten da tentazio hori bera berriro pizten (laurogei ondoko hamarraldian batez ere).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus