Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestuki (orobat perestuki g.er.) adlag. prestutasunez.

Denak prestuki egoten dira jatekoaren beha eta fraileak baimena ematen dielarik hasten dira urreztatuak diren zilarrezko ontzi zabal batzuketan jaten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 93. orr.

Garaiera handikoa zen mutil gaztea, sorbalda eta bular alde zabalekoa, eta eite estukoa gainerakoan, eta giharrek prestuki erantzuten zioten agindua emandako une berean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Ama aurkitu genuen bere aulkian prestuki eserita eta joste-lanak egiten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 72. orr.

Gelditu ginen, prestuki, azken akitaniarrak oro bezala, Galiarrei loturik eta, geroztik, erlijioaren eta politikaren arteko zalantzek burtzoraturik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus