Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
presto iz musikan, mugimendu bizia, allegroa baino lasterragoa.
Laugarren mugimenduari ekin zioten, prestoari, eta isiltasuna ez zen zegoenetik inora joan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.
Laukoteak ez zuen prestoari ekiteko aukerarik izan, adagioa indarrez amaitutakoan txalo-zarta batek, luze iraun zuen esku-jotze batek, geldiarazi baitzieten lauei. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.