Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cecilia Bartoli Italiako mezzosoprano prestigiotsuak Haendel eta Scarlattiren ariak abestuko ditu. Berria - Kultura 2006-02-25
Judith Miller-ek, kazeta horrek duen erreportari beterano eta prestigiotsuak, sarritan agertu zituen tesi hori berresten zuten sasi-informazioak lehen orrialdean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.
Marjinatuak izaki, artikulu bat Metropoliko egunkari prestigiotsuenean marjinatzea lortzea da beren ametsa eta loria. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 157. orr.
New Yorkeko inportazio eta esportaziorako enpresarik zaharrenetako eta prestigiotsuenetako bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.
Europako unibertsitate prestigiotsuek eskainitakoekin homologa daitezkeen tituluak. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
1977an Goncourt akademia prestigiotsuko kide egin zuten. Berria - Kultura 2004-09-05
Orain erakunde handi eta prestigiotsua zen, Elizako beste Ordenen pareko estatusa zuena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 734. orr.
Petrarca sari prestigiotsua eman zioten hil zen urtean, 1980an. Berria - Kultura 2004-04-09