Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestigio (orobat prestijio g.er.) 1 iz ospe handiko egoera, arrakastaren, eraginaren edo aberastasunaren bidez lortua; eragiteko edo zirrara sortzeko gaitasuna.

Idazki bikainak ziren, biziak, motzak, zorrotzak, bere sorterriko irakurleen artean prestigio apur bat eman ziotenak, baina inolaz ere ez nahikoa literaturatik bizi ahal izateko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

Unibertsitate ikasketek badute pisua eta unibertsitateko titulu bat eskuetan izateak nolabaiteko prestigioa ematen dio agiriaren jabeari.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 24. orr.

Gizarteak, oro har, idazle izateari gehiegizko prestigioa ematen dio.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 251. orr.

Prestigioa zaindu behar baita, gainerako gizakiengandik bereizteko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

Errespetu eta prestigioa bereganatu ditu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 57. orr.

Ekoizpenak gora egin behar du, baina prestigioa eta kalitatea alde batera utzi gabe.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Prestigioa galtzen ari da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.

Orain, lehen ez bezala, lana, lanaren aukera eta prestigio ez dira lotzen "unibertsitatearekin", modu abstraktuan, baizik "unibertsitate honekin eta ikasketa hauekin", aski modu zehatzean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 24. orr.

2 (izenondoekin)

Hamasei urte zituen, eta prestigio handiko ikastetxe batean estudiatzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.

Aldizkariaren zuzendariak lanaren arloan prestigio handiko beste jakitun bi edo gehiagori bidaltzen die lanaren zirriborroa.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Kultura greko eta erromatarretan, oso normala eta prestigio sozial handikoa zen gizon ezkonduek amorantetzat mutil gazte bat izatea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 69. orr.

«Prestigio argia» duten elkarteei soilik emango litzaieke horretarako baimena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Botere Publikoekin batera euskararen aldeko prestigio kanpainetan parte hartu du Xarritonek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Llanak Zarautzen erakustea prestigio iturri bihurtu da denborarekin, hamabi urte hauetan argazkilari ezagunen obra erakutsi baitu.  Berria - Kultura   2004-04-09

Eusko Jaurlaritzaren esanetan ikasle kopuruaren igoera lanbide heziketak izan duen prestigio berreskuratzeari dagokio.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azterketa dut irailaren hasieran, eta Daviden irakasle prestigioa dago jokoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

4 prestigioko izlag

Deustuko Unibertsitatea zegoen Bilbon, prestigioko unibertsitatea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 17. orr.

Rosales zuzendaria kargutik kentzea, eta patronatukide guztiak elkar litzakeen prestigioko zuzendaria izendatzea.  Berria - Kultura   2004-05-01

Prestigioko irakasleak Euskal Herriko Unibertsitatean, iraganean erantzukizun handiak izan dituzte unibertsitatean, eta etorkizuneko ateak ere zabalik dituzte.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

5 prestigiozko izlag

Prestigiozko poeta epel bihurturik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.

Pariseko prestigiozko hizkerarekin hasi omen zen aldaketa baten bultzadaz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Prestigiozko epaimahaiburua da, baina egokia den ez dakit.  Berria - Kultura   2004-09-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

prestigio handia (4); prestigio handiko (4)

duten prestigioa (3); prestigioa berreskuratu (3); prestigioa ematen dio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus