Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestazio 1 iz pertsona, enpresa edo erakunde batek beste bati eskaintzen dion zerbitzua edo laguntza.

INEMek ere superabita dauka, langabezia finantzatzeko kotizazioek urtean 400 milioi eurotan gainditzen baitituzte prestazioak (ordaindutakoaren araberako prestazioak zein asistentzia-subsidioa).  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Argumentu praktikoa edo teknikoa eman baitzuen errentaren birbanaketaren politikaren alde (zehatz esanda, errentaren gaineko zerga progresiboaren alde, edota prestazio sozialak ezartzearen alde).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Salneurriari eta prestazioei begiratzen diogu teknologia berri bat onartzeko orduan.  Berria - Harian   2006-02-18

Horrez gain, beharrezko diren zerbitzu eta prestazioen katalogo bat osatzeko eskatu diote.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

Jaurlaritzak 209 milioi euro ematen ditu pobreziari aurre egiteko prestazioetan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Langabezia prestazioak jasotzeko baldintzen hobetzerik ez dela aipatu ere salatu du sindikatuak, «langabeen erdiek saririk jasotzen ez dutenean».  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Gizarte Segurantzara kotizaziorik egiten ez dutenez, etorkizuneko gizarte prestazioak baldintzatuko dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

Erasoek eragindako lanuzteengatik ezintasun prestazioa jasotzeko eskubidea izango du biktima  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

3 makinez eta kidekoez mintzatuz, eskaintzen dituen ezaugarri teknikoen multzoa.

Nire lantokia iraultza teknologikoaren gurpilari uztartu zitzaionetik honat, bitan aldatu dizkigute aparatuak, "azken belaunaldiko" bertze batzuk ekartzeko. "Potenteagoak", "prestazio gehiagokoak", "sistema guztiekin bateragarriak".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Kontua da oraingoak baino prestazio gehiago dauzkan kotxe bat nahi dudala; klimatizadorea ahaztu gabe, noski.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

Autoen prestazioak jaistea nahi izan den denboraldian, alderantziz gertatu da.  Berria - Kirola   2004-08-17

Kontu handiz zaindu dituzte Abiadura Handiko Trenaren -Jaurlaritzak gaitasun edo prestazio handikoa deitzen du proiektua- prestatzeko pausoak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

4 irud/hed

Agian ez zitzaigula botika gustatuko, bigarren mailako ondorioak eduki zitzakeela, norberaren aldetik prestazio gogortxoak eskatzen zituela...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus