Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrezkero, isiltasun osoz egindako operazioa bihurtzen zen oherako prestatze hura, eta isilik jardute horrek halako zeremonia kutsua ematen ziola esango nuke. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 141. orr.
Beren ongaitzak badituztela, pilotan sartzen airoski, xokoak xixtatzen kurioski baina ainitz ikasteko halere, bereziki Capellanek, hunek lehen aldia baitzuen, azken orduko prestatze batzu gorabehera. Herria 2001-06-14
Aurreko prestatze-ikasketen iraute luzea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.
Galoisek ezin izan zuen matxinada hartan parte hartu, bere borondatearen kontra atxikia baitzeukaten, prestatze-ikastaroan, barneko ikasle gisa, Louis-le-Grand institutuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.
Izan ere, ohartu nintzen, nire bizitza osoa Lantza aurkitzeko prestatze bidea besterik ez zen izan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.
Paradoxa dirudi: lana ongi ikusia zegoen eta prestatze-lana gaizki. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 36. orr.
Merryk gogo txarrez segitu zuen abiatzeko prestatze-lanei begira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.
Bai Seaskakoa, ba hori ez da zure lana diru aldetik, eta Elkar-eko hori, diska prestatze eta holako. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 52. orr.
Eguberriko egitarau prestatze eta kantu ikaste, horra hauien xedea. Herria 2005-11-17
Fusio-sukaldaritza: lehengaiez (beren aho-ukitu, usain, zapore, kolore eta guzti), egospenez (tenperatura, denbora, aurre-prestatze, etab.). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 67. orr.
prestatze lana (3)