Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestatzaile 1 iz (zerbait edo norbait) prestatzen duen pertsona.

Eta lana aurrera zihoan ber, prestatzailea ohartu zen obra berria eskuetatik irteten ari zitzaiola.  Berria - Harian   2005-05-04

Zurrutas-ek ez zuen lona gainera irteteko asmorik agertu, baina Joseluk norbait besarkatu beharrez besotik tira egin zion prestatzaileari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

Alberto Garmendia atezainen prestatzaileak, berriz, bigarren entrenatzaile lana ere beteko du.  Berria - Kirola   2006-01-10

Sortzez laborari alaba baina farmazia batean lan egiten zuen, prestatzaile gisa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Eskuizkribuari buruzko ikerlana ere idatzi du edizioaren prestatzaileak.  Berria - Kultura   2004-07-02

Ez zuela sinesten ETA izan zitekeenik halako astakeriaren prestatzailea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 179. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hala jakin zuten, kar-kar-kar, afari-prestatzaileen txantxa izan zela arrantza-egun isilpeko hartan gertatutako guztia.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Suschitzky andrea -garai batean ezkontza-prestatzailea zena, [...]-, orain putetxe narrasak alokatzetik bizi zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.

Baziren sendagileak, hizkuntzalariak, zerga-biltzaileak, salerosketan trebezia handiko bidaiariak, jakintsuak, artisau finak, diru-prestatzaileak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 144. orr.

Larunbat aratsaldean, Ziburun, bakalau prestatzaileen arteko lehiaketa eta ondotik herri-afaria ehun liberetan.  Herria   2001-06-28

Ardeo tiralari-prestatzaileak adierazi zuen hori tiralaria "babesteko" egiten dutela.  Berria - Kirola   2004-07-18

Hauek eta beste antzerako buruhauste franko izan dira eta dira iragarpen prestatzaileei aurpegiratu zaizkigunak eta egunero erasia ohi zaizkienak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus