Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urteen buruan, seme zapuztua jaun enpresari honexen zerbitzura hasiko da lanean, baita haren konfiantza lortu ere, bere prestasun eta prestutasunagatik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.
Aberriagatik azken odol tantoa ere emateko prestasuna eskatzen dute militarrek. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 160. orr.
Badakit emakumeen artean ohikoa dela, amore emateko gogo bizia izanda ere, prestasun hori ukatzea. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 34. orr.
Garaipen horrek ikasgai bat du, batez ere, guretzat: engainatuak izateko prestasunak duen garrantzia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.
Bere arreta eta prestasun guztia, pikutara! Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 96. orr.
Barne memoriak, informazio pantailak, telekomandoari erantzuteko prestutasuna, bateriak betetzeko funtzioa... Berria - Gaiak 2006-02-01
Euskal herritarren eskubideen alde hasitako bidea azken muturreraino egiteko prestutasuna adierazi nahi dugu. Berria - Harian 2006-03-25
Nikolas izeneko zerbitzari bat zeukan ondoan, oso maite zuena eta etxeko lanetarako prestasun handikoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.
Ez zuen aurpegi tristerik ikusi nahi, honek gehienetan on egiteko espirituaren gogogabekeria eta prestasun falta eta gorputzaren nagitasuna adierazten baititu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 705. orr.