Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestarazi, prestaraz, prestarazten du ad prestatzera behartu.

Otordu oparoa prestarazi zuen, bada, eta janari gozoak errepikaturik eskaini zizkien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Janariak prestarazten zizkion kanporako, okela errea eta txerri saiheskiak ozpinetako pepinoekin eskatzen zion bereziki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

Hirira joan eta katilukada bat irin prestarazi zuen koipearekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1055. orr.

Jose, bere zalgurdia prestarazi eta bere aita Jakobi bidera atera zitzaion.  Elizen arteko biblia   Has 46,29

Burdina ugari prestarazi zuen, ate-orrietako iltze eta gakoak egiteko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,3

Horma sendoz inguraturiko kartzela iluna prestarazi zuen, eta barruan burdina-iltzez jositako ohol sendoen artean lotu zuen presoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

Datorkeen pozaldirako bere burua prestaraziz eta moldaraziz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 35. orr.

Entrenatzaileek gogor prestarazi digute eta lurrean aritu izanak mesede egin digu.  Berria - Kirola   2004-12-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus