Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
prestamista iz mailegu-emailea.
Ministroa ez ezik, prestamista ere zela, hain abariziosa eta hain eskulaburra, non koberatzen baitzien bere bezeroei, interesetan, %10a, Kalvinek ezarri zuen %5eko mugaren gainetik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.
Askotan herritarra bera izan ohi zen [...] justizia bere esku hartzen zuena, judutegiak purrakatu eta prestamistarik beketsenak bertan garbituz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.