Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestamen (48 agerraldi, 12 liburutan) 1 iz prestaketa.

Jakin ezazue prestamen bat behar duzuela, ohitura bat alegia, eterraren ondorio bereziak bete-betean sentitu ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 107. orr.

Udaberria esnatzearekin batera, lanak hasten dira: garraioa eta egurketa, bide guztiak lokazturik daudela; ereintzarako prestamenak; bihitegietan aleak aukeratu, pisatu, eta lehortzen jarri berriro; nekazarien zerga berriak ezarri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Andresek berebiziko emozioz jarraitu zituen gerrarako prestamenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.

Prestamenak egiten hasi, eta Mikel Strogoff konturatu zen ustekabeko zorteari esker destakamenduak ez zuela inola ere pentsatzen basoa bisitatzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Apaizarekin aitortzea goratu eta eukaristia txit santua urtean behin hartzea, eta askoz hobe hilean behin, eta are hobeto zortzi egunez behin, behar diren prestamenak beterik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Prestamen-otoitza Jainko gure Jaunari grazia eskatzea da, ene asmo, egintza eta ariketa guztiak Jainko handiaren zerbitzurako eta gorespenerako garbiro zuzen daitezen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 61. orr.

Prestamen-otoitzaren eta hiru hitzaurreen ondoren, lehen eta bigarren jardunen berriztatzea egingo da.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohizko prestamen otoitza (8); prestamen otoitza (20)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus