Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestakuntza (713 agerraldi, 69 liburu eta 367 artikulutan) 1 iz (norbait) egiteko edo lanbide bateko prestatzea; prestatze horren ondorioa.

Platonen iritziz, ederra den zerbait maitatu ahal izateko, prestakuntza eta heziketa behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

Guraso gehienek ez baitute goi mailako prestakuntzarik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 20. orr.

Irakasle asko baitaude edo egon baitaitezke eskolak ingelesez emateko moduko prestakuntza dutenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 201. orr.

Ikerkuntza egiteko prestakuntza eta gogoa sustatu behar dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 120. orr.

Hiru urteko prestakuntza.  Berria - Mundua   2004-03-11

Doktore gradua lortu ondoren edo lortzear dagoela, laguntzaile gisa has daiteke ikertzaile berria bere prestakuntzaren bigarren aldian.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Aipagarriak dira horien artetik Composition Studies direlakoak, hau da, idazle eta irakurleen prestakuntzarako ikasketak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Ikertzaileen Prestakuntzarako beka bat du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Hizkuntzaren bulegoak ezagutzak biltzeko, irakaskuntza kodetzeko, prestakuntza antolatzeko, sentsibilizazioa sustatzeko [...] balioko du.  Berria - Mundua   2004-04-13

Horregatik da ezinbestekoa unibertsitateko irakaslearentzat, hori baita bere prestakuntzan barneratuko duen zerbait, eta hori erabiliko baitu gero ikasleei jakintza pasarazteko orduan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Hau ez duk bizitza, hau bizitzarako prestakuntza besterik ez duk: zerbitzuan zegok benetako bizitza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 374. orr.

Bizitza osorako prestakuntza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baina jakituria lortzeko are prestakuntza handiagoa behar da. Bazen zatidura bat, aski irrigarria, exortzista lanbiderako Eliza Amak eskatzen duen prestakuntza bereziaren berri ematen zuena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Oso prestakuntza mugatua nuen nik liburua ulertzeko: ezer gutxi nekien historiaz, materialismo dialektikoaz, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.

Ikasketa maila guztietan berdin gertatzen da joera hori, eta beti leporatzen zaio prestakuntza txar horren erantzukizuna aurreko mailari.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.

Tibeteko monjeena bezalako prestakuntza luzea eta lasaia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 137. orr.

Gaur-gaurkoz ez daukate ez eskarmentu ez prestakuntza politiko nahikorik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 91. orr.

Kultura-hornidura nabarmena zekarten eta prestakuntza erlijioso eta teologikoa hartzeko gogo bizia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Guk ez dugu beti dena ulertzen, aise da jakitea zergatik, prestakuntza teknikoa falta, zuzentzaile jauna, prestakuntza teknikoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.

Elkarrizketa gehienetan, hegazkinlariek berebiziko garrantzia ematen zioten prestakuntza fisikoari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Hasierako prestakuntzari dagokionez, hau da, lizentziak eskuratzera bideratuta dauden ikasketei dagokienez, [...].  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.

Hauxe da etengabeko prestakuntza deitzen duguna, jakintzen gaurkotzerako tresnarik egokiena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 179. orr.

Ohiko unibertsitatea oinarrizko prestakuntza horretan oinarritu izan da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 93. orr.

Hori prestakuntza orokorrago eta oinarrizkoago batek ziurtatuko luke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 94. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaur egun inoiz baino prestakuntza maila garaiagoa dute euskal herritarrek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Ikasketa planak ez dira egituratu aldez aurretik finkaturiko prestakuntza helburuak betetzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 99. orr.

Aspalditik nirekin lanean ari ziren bi ikertzaile, Charles Babinet eta Hubert Condamine, prestakuntza-ikastaro bana egitera abiatu ziren, bata Ingalaterrara eta bestea Estatu Batuetara.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 87. orr.

Bilerak, batzarrak, prestakuntza-saioak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Zientzia ikasketak erakargarriago egitea eta prestakuntza aukerak zabaltzea dira aztertutako moduetako bi.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Hori ezinezkoa litzateke hasierako prestakuntza-ikasketa luze horiek gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.

Zure prestakuntza-aldia hasi besterik ez da egin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 174. orr.

Prestakuntza aldi hori amaitu ondoren, irakasle/ikertzaile "osoa" izateko urratsa eman dezake prozesua hasi duenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Europar Batasunak eta gobernuek laguntza asko eman izan dituzte gaurkotze prestakuntza hau bultzatzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Hori dela eta, aberasgarri samarra da tesia euskaraz idaztea, bai doktore berriaren hizkuntza prestakuntzaren ikuspuntutik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 207. orr.

5 prestaketa.

Behin betiko idazketa, oharren prestakuntza, azken bibliografia, eranskinak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Hiletarako prestakuntzak egiten ari ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etengabeko prestakuntza (10); irakasleen prestakuntza (11); prestakuntza fisiko (8); prestakuntza fisikoa (13); prestakuntza ona (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus