Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestakizun (41 agerraldi, 12 liburu eta 8 artikulutan) iz pl prestaketak.

Festa handi baten prestakizunak egiten ari ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 17. orr.

Gau osoa eman omen zuen prestakizunak egiten, eta neska gaixoak ez omen zuen bi oreneko loa baizik egin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 352. orr.

Armiarma bere amaraunean, bazkaltzeko prestakizunak egiten ari duk.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

Prestakizunak oro eginak ditut jadanik; dena prest dago, nire begien aitzinean; begiok ezin pausa ditzaket partitze krudel hori iragarriko ez didan deusen gainean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 332. orr.

Jakin zuenean ama bizirik atera zela gerratik, bera ikustera Ameriketara etor zedin egin beharreko prestakizunei ekin zien.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Une hartan, kapitainaren ahotsa aditu zuten bozgorailutik, lurra hartzeko prestakizunen berri emanez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 159. orr.

Egingo nuke Stanleyk hartu egin diola telefonoa, eta zuek hirurok hara gora eramateko prestakizunetan dabiltzala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 193. orr.

Prestakizun ugari eta lan gogorra eskatzen ditu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus