Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
prestakin iz erabiltzeko edo kontsumitzeko prestatzen den gauza, hainbat gaiez osatua.
Substantzia eraginkorrik ez duen prestakina da plazeboa, eta botika baten ordez ematen da, gaixoaren eragin psikologikoa guztiz baztertuz botikaren benetako eragina aztertzeko. Berria - Gaiak 2004-11-23
Prestakinaren lurrunak nahikoa omen dira emakumeak itzaltzear zeukan sua berpizteko, alboan daukan gizona oheko kontuetarako bi eskuetatik besamotza ez bada behintzat... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 23. orr.
Beita: amua irensgarriago bihurtzen duen prestakina. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 57. orr.