Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Grabagailua prest eta belarriak tente gerturatu gintzaizkien. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.
-Kanoiak prest -aldarri egin zien gizonei halako batean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 177. orr.
Kafea prest zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.
Hire zerraldoa prest zegok... Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 49. orr.
-Nik afaria prest dagoela iragarriko dut -esan zuen izeba Petuniak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 12. orr.
-Ez daude prest -erantzun zion postako nagusiak, burua makurtuz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.
Benetako gizonek beti prest egon behar ditek. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.
Gaua zen oraindik; segituan zen taldea prest. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.
Prest dira jaio orduko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.
Erantzunak prest dauzkazu dagoeneko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 95. orr.
Prest utzi nuen bizikleta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.
Eskua patrikan sartu, eta ohe gainera bota zuen prest zeraman dirua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.
Pazkorako pinta banako berrogei poto nahi nituen prest, denak berdinak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.
Soldadu tatariarrak prest agertu ziren segituan, armak eskuetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.
Pentsamendu bakarra izan zuten, aurrea hartu eta posta etxera lehenago iristea, han prest izango ziren abereak beste inorentzat ez izatea ororen gainetik ziurtatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.
Prest nintzen barruko gelak altzari elkarrekin gaizki egokitu eta hautsien bilduma higuingarri batez lepo beterik aurkitzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 293. orr.
Aizkora ere prest dute eta! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 260. orr.
Prest nengoen edozertarako. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 100. orr.
Honek garbi utzi zuen langile fina zela, beti prest lanerako eta Erresuma Batuko erreginaren zerbitzari fin eta leiala izateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 160. orr.
Prest egon behar zuen guztiak hurrengo iganderako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.
Prest al dago horretarako? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
-Prest? -esan zion Lupinek, kaxaren tapari helduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 196. orr.
Espiritua prest; haragia ahul. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.
Buruzapia goian lotua bi punta utziz arrain saltzaile klasikoen erara, ahotsa beti gora, keinua beti prest. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.
-Ni gizagaixo bat naiz, umiliatzera prest beti, hartarako bulkada sentitzen dudan bitartean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 102. orr.
Hiruzpalau polizia dauzkazue parez pare, edozein momentutan tiro egiteko prest. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.
Hantxe geldirik hura, aireratzeko prest, itxuraz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.
"Igotzeko prest?", galdetu zidan gero burua niregana jiratuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.
-Nor egongo ote da nirekin ezkontzeko prest? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.
Azkenean, mugitu ezinik, zaldun zuriaren mende geratu zen Mador, hiltzeko prest. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 61. orr.
Kuarteletan zeuden, inondik ere, bat-batean abian jartzeko prest. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.
Adiskide minduarena egiteko prest nengoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.
Ergelkeria bat iruditzen zitzaidan hura guztia, ez nengoen fartsan parte hartzeko prest. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 355. orr.
Indar itsua erabiltzeko prest datorrelako. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 131. orr.
Hermann ordurako jantzita zegoen, kalerako prest. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 108. orr.
Arratsaldean, Petrusek berak jotzen du atzeko atean, beti bezala lanerako prest, botak oinetan eta lan-jantzia soinean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 179. orr.
Funtsean, tigre bat zen, jauzirako prest, baina otzandu egiten zena harrapakina hobeki inguratzearren. -Egon hadi edozertarako prest, ekaitza gainean dinagu eta! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.
Ez zuen pentsatzen, ezta hurrik eman ere, halako zerbaitetarako prest egon zitekeenik Lancelot. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 103. orr.
Makila soil bat eskutan zetozenak ez baitziren urri, zorigaitzez, nahiz gogotsu den-denak eta borrokarako prest. Txillardegi «Putzu», 1999 - 107. orr.
Eskuzabal sentitzen nintzen iluntze hartan, barkamenerako prest. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 62. orr.
Erabat prest baitzegoen ni kontrabandoz lantegian sartzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.
Erabat prest baitzegoen ni kontrabandoz lantegian sartzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.
Baina, azkenik, zalantza-izpirik gabe egiaztatu ahal izan zuen Jaunaren zerbitzaria Kristorengatik edozer zakarkeria jasateko guztiz prest zegoela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.
Soinu efektuak grabatu eta efektu horiek filmeko musikan txertatzea baino ez da falta filma guztiz prest izateko. Berria - Kultura 2006-04-30
Batzuk pogrometatik ihesi, gehienak sos pixarren bila, asko beren lege barrukoak, batzu-batzuk aldatzeko oso prest. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 179. orr.
Oso-oso prest egon behar dik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 182. orr.
Laster jakin nuen ez zela nirekin Tomekin hitz egiteko baino prestago. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 157. orr.
Aurretik jakintzat eman behar da edozein kristau onek prestago egon behar duela hurkoaren esana onesteko gaitzesteko baino. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 45. orr.
Zenbat eta nobleagoa den nire semea -esaten zuen-, hainbat eta prestago egon behar du joateko, horrela merezimenduak pilatzen zaizkio eta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 328. orr.
Eta bera prest badago, prestago nago ni! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 91. orr.
Erabat gaindituko ditu, haiek edukitzeko eta kudeatzeko prest, behar izanez gero, eta galtzeko eta ez edukitzeko prestago. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 121. orr.
Aita Turinen hilzorian, amerikarrak Bataan-en garaituak, alemanak Crimean nagusi, eta, hitz batean, zepoa tenkatua, krausk egiteko prest-prest. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.
Esateko modu laburbidezko bat baino ez zen hura, eufemismo bat, ulertzeko prest-prest dagoenari esaten zaizkion horietakoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.
Denak prest-prest egoten dira. Berria - Harian 2005-12-07
Sukaldera azaldu nintzenerako, prest-prest zeukan gosaria Romanek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.
-Prest-prest zertarako, baina? -galdetu zion Karmenek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 38. orr.
Basaizeak antolaturik, hor dugu prest-presta aurtengo Baigorriko kulturaldia, apirilaren 10 etik 30 era joanen dena. Herria 2004-04-08
Auzapezen iduriko, Ainhoa eta Itsasuren kasuan orenak ttikitzearekin argi da jende gutiago hurbilduko dela, eta ondorioz Postak estakurua prest presta izanen duela geroxago bulego horien hesteko. Herria 2002-12-12
abiatzeko prest (31); afaria prest (11); agertzeko prest (11); aldatzeko prest (27); alde egiteko prest (13); amore emateko prest (40); aritzeko prest (44); armak prest (9); ateratzeko prest (20); aurre egiteko prest (64); aurrera egiteko prest (9); aztertzeko prest (18)
babesteko prest (17); barkatzeko prest (12); bat egiteko prest (22); bazkaria prest (12); betetzeko prest (43); beti prest (103); bidaltzeko prest (13); biltzeko prest (17); bizia emateko prest (11); borroka egiteko prest (8); borrokarako prest (37); borrokatzeko prest (19); botatzeko prest (10); bultzatzeko prest (8)
defendatzeko prest (14); dena dago prest (8); dena emateko prest (18); dena prest (136); dena prest dago (23); dena prest zegoen (10); denak prest (12)
edozer egiteko prest (25); edozertarako prest (27); egiteko prest (636); egoteko prest (11); ekiteko prest (30); elkarlanean aritzeko prest (15); emateko prest (273); emateko prest agertu (33); emateko prest zegoela (11); entzuteko prest (41); erabat prest (9); erabiltzeko prest (28); eramateko prest (19); erantzuteko prest (21); erasotzeko prest (16); erosteko prest (8); errespetatzeko prest (16); esateko prest (8); eskaintzeko prest (11); etortzeko prest (8); eusteko prest (14); ez dago prest (40); ez daude prest (17); ez gaude prest (30); ez nago prest (22); ez zegoen prest (25); ezker abertzalea prest (8); eztabaidatzeko prest (20)
galtzeko prest (16); gelditzeko prest (9); gobernua prest (16); gu prest (25); gu prest gaude (15); guztia emateko prest (9); guztia prest (10); guztiak jokatzeko prest (10); guztiak prest (16)
hartzeko prest (140); hartzeko prest dago (9); hartzeko prest dagoela (11); hasteko prest (55); hiltzeko prest (42); hitz egiteko prest (88); hori egiteko prest (9); hori onartzeko prest (13); horretarako prest (32)
igotzeko prest (12); ikusteko prest (10); irensteko prest (13); iristeko prest (16); irteteko prest (9); itzultzeko prest (29); izango ditu prest (9); izateko prest (36)
jaisteko prest (10); jarraitzeko prest (40); jartzeko prest (37); jasateko prest (9); jasotzeko prest (21); jateko prest (13); jaurlaritza prest (8); jauzi egiteko prest (12); joateko prest (50); jokatzeko prest (126); jokatzeko prest dago (14); jotzeko prest (16); kentzeko prest (8); konpontzeko prest (8)
laguntza emateko prest (11); laguntzeko prest (128); laguntzeko prest agertu (17); laguntzeko prest dagoela (11); lan egiteko prest (56); lanean hasteko prest (9); lanerako prest (28); lortzeko prest (11)
negoziatzeko prest (79); negoziatzeko prest agertu (14); negoziatzeko prest dagoela (9); neurriak hartzeko prest (8); ni prest (36); ni prest nago (12); noraino iristeko prest (8)
onartzeko prest (145); onartzeko prest agertu (17); onartzeko prest dago (9); ordaintzeko prest (48); osatzeko prest (12)
pagatzeko prest (8); parte hartzeko prest (30); pausoak emateko prest (8)
prest agertu (371); prest agertu zen (148); prest agertzen (18); prest azaldu (81); prest azaldu zen (32)
prest badago (9); prest baitago (8); prest baitzegoen (14); prest beti (17)
prest da (71); prest dago (394); prest dagoela (292); prest dagoela adierazi (20); prest dagoela dio (11); prest dagoela erakutsi (10); prest dagoela esan (36); prest dagoela jakinarazi (12); prest dagoela nabarmendu (9); prest dagoelako (9); prest dagoena (17); prest dagoenik (9); prest daude (153); prest daudela (157); prest daudela adierazi (11); prest daudela esan (21); prest daudenak (14); prest daudenean (8); prest dauka (8); prest dela (44); prest dira (63); prest direla (22); prest diren (18); prest direnak (13); prest ditu (11); prest dituzte (8); prest du (24); prest dute (12)
prest eduki (13); prest edukitzeko (10); prest egon (203); prest egonen (10); prest egongo (158); prest egongo da (16); prest egongo dela (17); prest egotea (70); prest egotea espero (13); prest egoteko (19); prest egoten (30); prest ez dagoela (11); prest ez daudela (9)
prest gara (11); prest gaude (202); prest gaudela (15); prest geunden (14)
prest ikusten (16); prest izan (34); prest izanen (34); prest izanen dira (8); prest izango (86); prest izango da (18); prest izango dira (9); prest izatea (20); prest izateko (14); prest izaten (13)
prest jarri (17)
prest legoke (24); prest legokeela (16)
prest nago (151); prest nagoela (19); prest nagok (14); prest naukazu (8); prest nengoela (15); prest nengoen (70); prest nintzen (12)
prest prest (12)
prest utzi (12)
prest zaude (34); prest zaudela (10); prest zaudete (10); prest zegoela (159); prest zegoela adierazi (15); prest zegoela esan (17); prest zegoen (179); prest zegoena (11); prest zegoenean (10); prest zela (13); prest zen (10); prest zeudela (33); prest zeuden (80); prest zeudenak (8); prest zeukan (19); prest zirela (9); prest ziren (19); prest zuen (12)
saltzeko prest (26); sartzeko prest (43); segitzeko prest (8); sinatzeko prest (12)
taldea prest (10); tiro egiteko prest (13)
uko egiteko prest (20); uzteko prest (72); uzteko prest agertu (12)
zabaltzeko prest (10)