Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nijni Novgorodeko azokan oso arrunta zen usadio bati jarraituz, bihotz onekoek karitatez emandako kopek batzuen truke, presozainek atea zabaltzen zieten presoei. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.
Presondegiak toki ikaragarriak dira eta presoek gisa guzietako oinazeak pairatzen dituzte [...] emazteak biluzgorri zafratuak dira, eta gainera presozainek gutiziatzen duten bezainbat aldiz bortxatuak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.
Bi presoek presozaina eta Smithers andrea bistatik galdu arte itxoin zuten eta orduan berriz lehengoari ekin zioten. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 141. orr.
Round Point delakoa gibelean utzi eta nehor -ez presozain, ez presokide- hauteman gabe erdiko dorrera da heldu. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 98. orr.
-Zergatik askatu naute? -galdetu zion presozainari. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 19. orr.
Ez gara munduaren presozainak, baina jende arriskutsua da Berria - Mundua 2006-05-09