Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presoner (orobat presuner, presonero g.er., prisionero g.er. eta presonier g.er., prisoner g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian presoner agertzen da, r bigunarekin) 1 iz presoa. ik atxilotu.

Ez dira preso arruntak: enetzat gerlako presonerak dira.  Herria   2005-03-24

Etxerat sartu eta laster“ Camp de Souges” berriz altxatua eta handik 40 eko gerlarat joan eta bertze bortz urte presoner egon.  Herria   2005-09-08

Hor zituzten presoner bildu Eblo eta Aznar buruzagiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 215. orr.

Presonerren jazarkunde bat aipu da Aliatuak hurrandu bezain laster.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.

Zenbait hilabete geroago soldadu alemanak eta haien mongoliar presonerak itzuri zitzaizkigun beren mando eta karroekin Frantziako iparraldera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Laster hartuko du presoner berri bat ziega hutsak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 270. orr.

Horregatik, bertzeak bertze, ezartzen diote bakartze zigorra altxatu den presoner euskaldunari.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.

Departamenduko Presoner eta Gerlari ohien biltzarra.  Herria   2001-02-08

Funtsean ez girea denak guti aski presondegian eta presoner?  Herria   2004-09-16

2 (hitz elkartuetan)

Hunek ere, gerla eta presoner denbora salbu, bere bizia ereman du sortetxean.  Herria   2005-07-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus