Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presondegiratu, presondegira(tu), presondegiratzen 1 du ad espetxeratu.

Baina han atxilotuak izateko arriskua lukete eta, ondorioz, presondegiratuak eta epaituak izanen lirateke.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Jakobinoen leloa Aske izan edo hil kantonamendu guzietan idatzia izan dadin manatuko dut, eta aintzakotzat hartuko ez duten guziak auzitegira jaukiko ditut, edo bestela presondegiratuko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.

Espainian presondegiratua izateko arriskua du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Kolore nazionalez kanpo edozein jazartze seinale zeraman nornahi presondegiratua edo eraila izanen zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.

Hamasei ordezkari presondegiratuak izan ziren berehala,  Herria   2004-07-22

2 (era burutua izenondo gisa)

Segi eta Haikako kide presondegiratuen aldeko elkartasuna agertu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

400 000 euro ekarri zizkioten Garzoni presondegiratuen librarazteko auzia aitzin.  Herria   2004-07-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus