Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoren, filosofo presokratikoen ezaugarri batzuk zehazten dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
Gerora asmaturiko kosmogonietan, pentsalari presokratikoek [...] nahiago dute betiere elementu soileko singulartasun iniziala, ahalik eta bakartuena eta xinpleena, hala nola, sua, airea, ura, Jainkoa, edo Big Bang delakoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.
Sarrera honetan Sokratesen aurreko helendarren filosofia aztertzen da (Filosofia Presokratikoa). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
Kontzeptu filosofiko presokratikoetan oinarritu da Koteron Airea-n landutako hitzak sortzeko. Berria - Kultura 2004-05-07
Hasten da bat presokratikoak irakurtzen [...] eta susmoa hartzen du haien razionalizazio-jardueran asko dagoela mitotik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.
Filosofiaren historia osoa ageri zen, hasi presokratikoetatik eta filosofia analitikoraino. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.
Esan dezake, Sokratesen itzala zertxobait luzaturik, filosofiak presokratikoekin egiten du sarrera historian. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.