Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Round Point delakoa gibelean utzi eta nehor -ez presozain, ez presokide- hauteman gabe erdiko dorrera da heldu. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 98. orr.
Lehen zazpi egunetan ez zioten lanik eman Joanesi, ez eta ere harekin batean heldu ziren presokideei. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 106. orr.
Igor Angulo eta Roberto Sainz del Olmo gure presokide eta lagun maiteak akabatu ditu espainiar espetxe politika kriminalak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 12. orr.
Presokideei gustatu ez zitzaien esaldi bat atera zuen: «Ez naiz inoiz izan presondegian bezain aske». Berria - Kultura 2004-07-25
Han, berritz haste... hango presokideekin harremanetan sartu eta elgarren berri eman... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 101. orr.