Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiperaktibitatea tratatzeko botiken preskripzioa kontrolez kanpo dagoela esaten hasi dira hainbat psikologo eta sendagile. Berria - Gaiak 2006-04-20
Deskripzioaren eta preskripzioaren arteko banaketari eusten bazaio esplika daiteke auzi hau. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.
Azkenik, preskripziora besterik ezingo dute jo, edo kritikak itxura dogmatikoa erraz azalduko du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 268. orr.
Ez ote litzateke izango, hobe esanda, arauen multzo bat [...] ahalezkoak bihurtu dituztenak lanabesen bidezko behaketak, laborategietako esperimentuen protokoloak, kalkulu estatistikoak, egiaztapen epidemiologikoak edo demografikoak, araudi instituzionalak, preskripzio terapeutikoak? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.
Legeak berak ere delituen preskripzioa ezartzen du. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.
Herri akusazioak, berriz, preskripzioak 10 urtekoa izan behar duela esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-10-21
Delitu ankerrenetan [...] ikerketa-denbora laburtu egin behar da akusatuaren errugabetasun-probabilitatea handitzeko, eta preskripzioaren denbora luzatu, zeren eta errudun edo errugabe jotzen duen epai behin betikoak ekarriko baitu inpunitatearen lilura kentzea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.
Frogatuta dauden eta gizonen gogoan geratu diren delitu basatietan, ez da ihes egin duen errudunaren aldeko inolako preskripziorik eman behar; baina delituak txikiak eta ilunak direnean, preskripzioak balio behar du hiritar baten zoriaren zalantza ezabatzeko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 87. orr.
Berriro atxilotu daitekeela delitu berberagatik, eta ikerketa berriekin hasi, baldin eta legeak seinalatutako aztarna berriak agertzen badira, eta ez bada bere delituari jarritako preskripzio-epea igaro. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.
Auzitegiak, ordea, berriro zabaldu du ikerketa: preskripzio epea ez dela bete erabaki du, eta operazioan parte hartu zuten poliziek hilketa delitua egin zuten zantzuak daudela baieztatu du. Berria - Harian 2005-06-10
preskripzio epea (4)