Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

preskribitu, preskribi, preskribitzen (69 agerraldi, 4 liburu eta 32 artikulutan; orobat preskribatu 36 agerraldi, liburu 1 eta 18 artikulutan) 1 da/du ad baliogabe gertatu; baliogabe utzi.

Asmo zahar baina inoiz preskribitzen ez direnak agerrarazi behar ditugu beren deuseztapenaren gainean betiko bakea oinarritzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Epaiak delitua preskribituta zegoelako absolbitu zuen, baina fiskala ez dago ados horrekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Hamabost urte igaro dira; inondik ere kasua preskribiturik egongo da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.

Haren arabera, delitua preskribitu izanak Berlusconi erruduna dela frogatzen du.  Berria - Mundua   2004-12-11

• 2 du ad (zer/nor osagairik gabe)

Argi gelditu da zergatik preskribitu duen delituak?  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Autoa atera behar du auziak preskribitu duela esateko, eta helegitea jar daiteke Nafarroako Justizia Auzitegian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Aralarrek ukatu egin zuen aferak preskribitu duela, eta salatu zuen inputatuen jarrera «lotsagarria» izan dela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Preskribitzen ez duen genozidio delitua, berriz, 1992. urtean onartu zela eta, ondorioz, atzera eraginik ez duela zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-25

3 du ad agindu.

Baietz erantzuten badu, erakundeko sendagile batek barbituriko dosi hilgarria preskribitzen dio.  Berria - Gaiak   2004-12-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus