Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presiditu, presidi, presiditzen 1 du ad buru izan. (pertsonek)

Heldu zen prozesionea Urkabeko Plazarat; jarri zen tribunan, ikuskizunaren presiditzen, erregeordea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.

Rato da faborito [Munduko Diru] Funtsa presiditzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

Urtero bezala, Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak Arantzazuko Amaren omenezko meza nagusia presiditu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

2 (gauzek) buru izan, gailen izan.

Errealitatea zen uko egiten geniola, gure anai-arreba zaharrenek hala aginduta, eskola presiditzen zuen bandera gorri-horia besoa goratuta agurtzeari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 37. orr.

Gero, noiz eta urkabea zegoen plazarat joan bainintzen, oholezko tribuna bat begiztatu nuen, Inkisizionearen hainbat estandartek presiditua eta apaindua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.

Egunerokotasun hura, ordea, ez zen garai batekoa bezalakoa, ilusioak eta bizinahiak bizitzako ekintzarik xumeena presiditzen zutenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus