Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presidentzia 1 iz presidentetza.

Trajkovskik 1999an lortu zuen presidentzia, eta bost urteko agintea beteko zukeen aurtengo abenduan.  Berria - Mundua   2004-04-14

Aznarrek Espainiako Gobernuaren presidentzia utziko duela-eta, «epe berri baten aurrean gaudela», adierazi zuen Azkaratek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Alderdi demokratako presidentzia utziko duela iragarri du lehen ministroak.  Berria - Mundua   2004-02-18

Fernandezek presidentzia hartzen duenean Jaurlaritzarekin lankidetza harremanak sendotzea espero duela esan zuen Madrazok.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Bere eskuetan metatzen dira alderdiko presidentzia, barne ministro kargua eta engoitik lehen ministroak buru ezin izan duen eginkizuna.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Zuzendaritza organoak: Kontseilu Politikoa (75 edo 80 kidekoa) eta Presidentzia (17 kidekoa) aukeratuko ditu igandean biltzarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik presidentzial.

Doris Algreen, asebeteko irribarre ukatu ezin bat ezpainetan zuela, aretoko presidentzia-mahaitik jaiki eta dotoreki joan zen aurreko oholtzara.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 17. orr.

Lehendakari batez eta bi lehendakariordez osatuta legokeen presidentzia talde hori bost kidez osatua egon dadin eta hauetatik hiru xiitak izan daitezen.  Berria - Mundua   2004-03-06

Espainiako Presidentzia ministroa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Calahorrako hileta elizkizunetara Sanz ez joatea eta Presidentzia, Justizia eta Barne sailburu Javier Caballero bidaltzea erabaki zuen UPNko Gobernuak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus