Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presidentetza 1 iz presidentearen kargua eta titulua. ik presidentzia; lehendakaritza.

Denbora gutxi zeraman boterean, 1989an hartu baitzuen Serbiako presidentetza.  Berria - Harian   2006-03-12

AEBetako presidentetzara bigarren aldiz iritsi zenetik 100 egun betetzen zirela.  Berria - Harian   2005-04-30

Osasunako presidentetzara iritsiz geroztik, hirugarren denboraldia hastera doa Patxi Izkorentzat.  Berria - Kirola   2004-08-25

Silvio Berlusconi lehen ministroa eta [...] Romano Prodi presidentetza eskuratzeko lehiatuko dira bozetan.  Berria - Mundua   2006-02-12

Ostiralean hartuko du presidentetza Perez Touriñok.  Berria - Harian   2005-07-26

EBko presidentetza Irlandak du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Palestinako Medikuntza Laguntzarako Elkarteko presidentetza utzi du bozetara aurkezteko.  Berria - Mundua   2004-12-02

Jose Maria Rosell kataluniarra ez delako aurkeztuko CEOEko presidentetzara.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

Inkesten arabera, George Bushi presidentetza kenduko lioke hautagaiak, bozetara aurkeztuz gero.  Berria - Mundua   2004-02-10

Nixon Presidentetzatik atera zuen kazetariaren azken liburuak ezinegon handia sortu du Etxe Zurian.  Berria - Mundua   2004-04-27

Gobernuak uztailaren 1ean hartuko du EBko txandakako presidentetza.  Berria - Harian   2005-06-07

Oraindik ez daki inork Osasunako presidentetzarako hauteskundeak zein egunetan egingo diren, Presidentetzarako hauteskundeetan bozen %57 eskuratu zituen.  Berria - Kirola   2006-02-15

Sarkozy garaile Presidentetzarako lasterketan.  Berria - Harian   2006-05-03

Baina Frantziako Presidentetzarako lehen itzulian gertatutakoak eragin dituen gauza eta kontu batzuk, irrigarriak egiten zaizkit.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 85. orr.

Urtebete pasatxo ibili zen Presidentetzarako kanpaina prestatzen.  Berria - Harian   2006-01-17

Klub baten presidentetzan egoteak egundoko ardura du, familia eta lana baztertu behar dituzu.  Berria - Kirola   2006-01-21

EBko Presidentetzan jardungo dudan epean, Europaren etorkizunaz zinezko eztabaida bat abian jartzeko asmoa daukat.  Berria - Mundua   2006-01-10

Lau urte egin ditu presidentetzan, eta egindakoaz harro ageri da Izko.  Berria - Kirola   2006-01-20

Jacques Chiracen Presidentetzaren azken urtea.  Berria - Harian   2006-05-03

2 presidentearen bulegoa eta bulegoko taldea.

«Herrialdeen gehiengo zabala presidentetzaren azken proposamenarekin ados zegoen, baina gutxiengoak uko egin zion.  Berria - Harian   2005-06-19

Kolonbiako Presidentetzak atzo ukatu zuen Newsweek-ek dioena.  Berria - Mundua   2004-08-03

Europako Batasuneko presidentetzak, aldiz, Tel Avivi ohartarazi zion «EBrekin duen elkarlan motaren arabera» emango dizkiola diru laguntzak.  Berria - Mundua   2004-07-13

Elkarrizketarako atea beti irekita egon dela nabarmendu zuen atzo Presidentetzako eledun Ruben Aguilarrek.  Berria - Harian   2005-06-22

Carondelet presidentetzako egoitzaren aurrean, bestetik, segurtasun neurriak areagotu zituzten atzo.  Berria - Harian   2005-04-20

Kanarietako Presidentetza eta Justizia kontseilari Jose Miguel Ruanok.  Berria - Harian   2006-04-04

Soilik Europarlamenturako botoa emateko aukera dugu, gero ez dugu hitzik ez Presidentetzaren hautaketan, ez Banku Zentralaren kontrolean...  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mila bat palestinar bildu zen atzo Ramalan (Zisjordania), Jasser Arafaten Mukata presidentetza egoitzaren inguruan.  Berria - Mundua   2004-08-03

Milaka lagun Miraflores presidentetza-jauregiaren inguruan paratu ziren Chávezen itzulera aldarrikatuz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 40. orr.

Beharrezkotzat jo du AEBetako presidentetza hauteskundeak datorren azaroan izan baino lehen egin daitezen.  Berria - Mundua   2004-02-21

Irlandarraren buruzagitza EBk 15 partaide dituela hasi da, Ahernen presidentetza txanda amaitzean, baina, 25 izango dira.  Berria - Mundua   2004-01-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebko presidentetza (11); ebko txandakako presidentetza (10); europako batasuneko presidentetza (4); hartuko du presidentetza (3); lortu zuen presidentetza (3); presidentetza daraman (5); presidentetza duen (9); presidentetza eskuratu (5); presidentetza eskuratu zuen (3); presidentetza eskuratzeko (7); presidentetza hartu (7); presidentetza hartu zuen (4); presidentetza hartuko (4); presidentetza hartzeko (3); presidentetza lortzeko (4); presidentetza utzi (5); txandakako presidentetza (18)

txandakako presidentetzak (3)

presidentetzan egon (4); presidentetzan jarri (3)

irlandako presidentetzapean (3)

presidentetzara eraman (3); presidentetzara iristeko (4); presidentetzara iritsi (4)

aebetako presidentetzarako hautagai (4)

presidentetzarako bozak (44); presidentetzarako bozak egin (4); presidentetzarako bozak egingo (4); presidentetzarako bozak irabazi (15); presidentetzarako bozak irabazteko (3); presidentetzarako bozen (28); presidentetzarako bozeramaileak (4); presidentetzarako bozetako (7); presidentetzarako bozetan (32); presidentetzarako bozetara (9); presidentetzarako bozetarako (11)

presidentetzarako egitekoak diren (3); presidentetzarako eta legebiltzarrerako (10)

presidentetzarako hautagai (44); presidentetzarako hautagai demokrata (3); presidentetzarako hautagai demokratak (4); presidentetzarako hautagai gisa (3); presidentetzarako hautagai ohia (3); presidentetzarako hautagaia (7); presidentetzarako hautagaiak (8); presidentetzarako hautagaiaren (4); presidentetzarako hautagaiek (3); presidentetzarako hautagaien (3)

presidentetzarako hauteskundeak (36); presidentetzarako hauteskundeak egin (3); presidentetzarako hauteskundeak irabazi (3); presidentetzarako hauteskundeei (5); presidentetzarako hauteskundeei begira (4); presidentetzarako hauteskundeen (16); presidentetzarako hauteskundeetako (9); presidentetzarako hauteskundeetan (23); presidentetzarako hauteskundeetarako (5)

presidentetzarako lehia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus