Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presidentegai (orobat presidente gai g.er. eta presidentgai g.er.) 1 iz presidentetzarako hautagaia. ik lehendakarigai.

George Bush presidentegai izendatuko duen konbentzioa manifestazio handien artean hasi da.  Berria - Mundua   2004-08-31

1952an deiturik ziren hauteskundeak egiteko astirik eman barik, haietara bere burua presidentegai aurkeztua zuen Fulgencio Batistak estatu kolpea jo zuen, martxoaren 1ean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Euskal departamendua eta beste promesa eder zenbait egin zizkigun lehenago François Mitterrand presidente-gai sozialista zenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Izan ere, Beckham zen Laportaren hauteskundeetako bandera eta azkenean Florentino Perezek eskutik kendu zion Bartzelonako presidente gaiari.  Berria - Kirola   2006-01-14

Europako Batzordeko presidentegai Jose Manuel Durao Barrosok gaur aurkeztuko dio Europako Legebiltzarrari erakundearen osaketa.  Berria - Mundua   2004-11-18

Presidentegai aurkeztu da Temaru independentista.  Berria - Mundua   2004-05-30

2 (hitz elkartuetan)

Gobernu presidentegai batek beldurra izateko baimenik ez duela esan bazuen ere.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus