Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

preseski (orobat prezeski g.er., presaski g.er. eta presiski) adlag hain zuzen.

Azaroaren 3an preseski, Moriones eta Primo de Riveraren agindupean, tropa liberalen elkarketa munstroa antolatu zen Sesman.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 189. orr.

Baina zer da euskaldunak, abertzalegoak preseski, bere populazio apatikoari barkatzen ez diona?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.

Kezka horiexek eraman ninduten, preseski, idaztera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 178. orr.

Libratzaile horietarik bat zen preseski Perkain famatua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.

Gizon haundi horrek zuen preseski sinatua lehen aldikotz palestinar auzoekilako bakea.  Herria   2005-11-10

-Hori dizut preseski oraino erraiteko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 137. orr.

Hau izan da preseski argitaratutako lan honen garrantzia.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Hamabi urteko umea, preseski.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 38. orr.

Hitaz oroit! hitaz oroit! hire bila jina nuk preseski!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 171. orr.

Ez zen, preseski, deiaren esperoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Aurki egiaztatuko duzuen bezala, ni ez nintzen preseski haur arrunta erraten zaiona.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 9. orr.

Bai, baina nik, hori nahi bainuen preseski!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus