Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presentzia (orobat presentzi g.er.) 1 iz aurrean izatea.

Zeren presentzia baten eta absentzia baten erregistro bikoitz horrekin ("errealitate bikoitzarekin") jokatzen baitu irudikapenezko irudiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

Presentzia batek nabarmendutako absentzia!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Eta ausentziek presentziek baino leku handiagoa betetzen dute.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.

Benetakoak ez diren hotsak entzungo genituzke gauean, edota benetakoak ez diren argi edo presentziak sumatuko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Hedabideetan bertsolaritzak izan dezakeen presentzia zaintzea, lurraldean lurraldeko bertsolaritza sustatzea, [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.

Berriak Ipar Euskal Herriko presentzia indartuz «egiazko egunkari nazional bat» dela frogatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Hiru nazioek Espainiak Europan dituen ordezkaritzetan eta erakundeetan duten presentzia bermatzeko lanean aritzeko konpromisoa ere adierazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Nazioarteko euskal presentzia ziurtatzea sor daitezkeen ekimenetarako; adibidez, euskal selekzioak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Guardia Zibilak Bizkaian izandako presentzia salatu du Askatasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Euskarak inoiz ere izan ez duen presentzia du gizartean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 41. orr.

Lehiatu gaitu Euskal Herriko elizak artatzerat, "ez bakarrik lorez eta koralez, bainan bai presentziaz eta otoitzaz".  Herria   2004-07-22

Enuntziatuak ez du ez-esandakoaren, esanahi ezkutuen, errepresioen, presentziaren erasoa jasotzen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 128. orr.

Har dezagun antitesia, esate baterako: Perelmanen iritziz presentziazko baliabide bat da, eta ez du arrazoi falta.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 212. orr.

2 (-en atzikiaren eskuinean)

Justizia izango duzu aurretik gidari eta Jaunaren presentzia atzetik babesgarri.  Elizen arteko biblia   Is 58,8

Oharkabean emakume baten presentzia nabaritzen hasi zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 148. orr.

Ezin jakin zein asmorekin zetorren, baina bi morroien presentziak ez zuen ezer onik iragartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 352. orr.

Frantziskotarrak presente egon gara Arantzazun 500 urtez; baina [...] gure presentzia gero eta mugatuagoa da herrian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.

Itsuenarentzat ere nabarmenegia jada abioien presentzia ostertzean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Gero eta nabarmenagoa da, zentzu onean, euskal liburuaren presentzia Europako liburu-azokarik garrantzitsuenean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 28. orr.

Zikinkeria garbitasun bilakatzea eta paper gabezia paperen presentzia bihurtzea zen kontua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 123. orr.

Anaia dardarka hasi zen ikaraz, deabruaren presentzia sumatu balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 782. orr.

Iraganaren presentziak hiri batzuei ematen dien magia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Maitasunaren presentzia benetakoa zen, eta nahikoa zen hori.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 154. orr.

Heriotzaren presentzia ikaragarri horren aurrean, [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 448. orr.

Beti geratuko da zokoren batean eskularru pare bat, bufanda bat, euritako bat... absentziaren presentzia mingarria, maite izateko azken forma hori.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 96. orr.

Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea.      - 0. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Mikroskopioaren gainean arnasari eusten dion Pasteurrengan, presentzia trinko bat dago.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 88. orr.

Ahots bat zen, presentzia fisiko bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.

Ni ez naiz zure erromantizismoan baino bizi izan den presentzia nahasi bat besterik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 314. orr.

Gizakien arteko benetako kontaktua presentzia isilaren bitartez baizik ez dela lortzen dio Cioranek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 52. orr.

Gaueko giroak, tabernek, alkoholak eta sexuak presentzia nabarmena dute liburu osoan.  Berria - Kultura   2004-05-29

Gatazka absurdu honen emaitza izango da eskatuko duela bazkaria sukaldeko mahaian eman diezaion, eta ondoren aterako dela bi presentzia temati horietatik askatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.

Heriotzaren eguneroko presentziak gaizkoaturiko eta aldi berean errusiar liberatzaileen hurbilketak aztoraturiko giro batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 187. orr.

Zinema, egiazko presentziarik batere eskaintzen ez duenez, bi zentzuetan -ohikoan eta teknikoan- irudimenezkoak diren ordezkatzaileez, adierazleez osatua da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

Lokalean biak bakarrik zeudela iruditu zitzaion gizonari, bera eta jertse orlegiko presentzia haragizkoa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 149. orr.

Kristoren gorputzezko presentzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1040. orr.

Hala bizi izan zen gure ama bertzeon baitan, bere ausentzia iduriko hartan, zeina baitzen, aldi berean, etengabeko presentzia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 77. orr.

Denbora beharko zuen nire ustekabeko presentzia onartzeko...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 181. orr.

Irudikapenean oinarritu baina irudikapen hori baino harago doan naturaz gaindiko presentzia bat ikusteko ahalegina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soldata jaitsi gabe 2006rako presentzia orduak gutxinaka kentzen joatea da gure eskaria.  Berria - Ekonomia   2004-01-15

Antzezle bat [...] film batean presente dagoela esateak ez du askotara behartzen, ez bada hartan begibistan agertzen den adierazgarritasun-efektu bizi bat dagoela, presentzia-efektu bat gertatzen dela esatera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Erraza da egiaztatzea Historia naturalaren presentzia-eremua garai klasikoan ez datorrela bat bere formetan, aukeratzeko irizpideetan eta baztertze-irizpideetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Neure borondatez erretiratua nintzen lehen solairuko gelaxka desertu eta huts batera, giza presentzia orotatik urrun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Barne presentzia egiazkoaz, ez itxurazkoaz, pentsatuko luke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 318. orr.

6 itxura fisikoa.

Hemendik aurrera zikoitz-antza joka heure dontzeila-presentziaz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dabiden presentzia (3)

emakumearen presentzia (8); emakumeen presentzia (11); ertzaintzaren presentzia (3); eskualdeen presentzia (3); etengabeko presentzia (4); euren presentzia (6); euskal herriaren presentzia (5); euskal liburuaren presentzia (3); euskal presentzia (3); euskaldunen presentzia (5); euskarak duen presentzia (3); euskararen presentzia (60); gure presentzia (11); helduen presentzia (3); heriotzaren presentzia (4)

izandako presentzia (4); jainkoaren presentzia (12); liburuaren presentzia (3); nazioartearen presentzia (3); nire presentzia (17)

okupazio indarren presentzia (3); pertsona baten presentzia (3); poliziaren presentzia (12); polizien presentzia (3)

presentzia aintzatsua (4); presentzia berezia (3); presentzia bermatu (3); presentzia bermatzea (7); presentzia bermatzeko (4)

presentzia eremu (3); presentzia esanguratsua (3); presentzia eta erabilera (3); presentzia etengabea (4); presentzia fisiko (3); presentzia fisikoa (5); presentzia handia (14); presentzia handiagoa (12); presentzia handiagoa izan (3); presentzia hutsa (6); presentzia hutsak (3); presentzia hutsarekin (4)

presentzia indartu (5); presentzia indartzeko (5); presentzia itogarria (4); presentzia izan (6); presentzia izango (4); presentzia militarra (9); presentzia nabaria (5); presentzia nabariagoa (4); presentzia nabarmena (5); presentzia ordu (5); presentzia orduak (5); presentzia oso (7); presentzia salatu (4); presentzia salatzen (3); presentzia salbatzailea (3); presentzia sentitzen (3); presentzia sumatu (4); presentzia txikia (6); presentzia ziurtatu (3); presentzia ziurtatzea (4)

egiaren presentziagatik (4)

bere presentziak (3); gizakien presentziak (3); gure presentziak (4); nire presentziak (3); presentziak eragiten (3); zure presentziak (4)

bere presentzian (4); haren presentzian (5)

haren presentziaren (4); presentziaren berri (3); presentziaren bidez (4)

bere presentziaz (9); haren presentziaz (4); nire presentziaz (7); nire presentziaz ohartu (3); presentziaz ohartu (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus