Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuk, ikusten duzuna baino sinetsi nahi ez duzun horrek, entzun une batez: bertan dauden objektu presenteak gorputzaren begiez ikusten dituzu; zure pentsamenduak eta onginahi sentipenak arimaren begiez. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 268. orr.
Koadroan ikusten dena bezain presentea da mehatxua, atzetik segika datorkien arriskua. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.
Kazetaritzan, aldiz, presenteago dago beti hartzailea, dela irakurle zein entzule edo ikus-entzulea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.
Inoiz baino presenteago ditut egun hauetan kartoizko kaxak, arrain laranjak, aitaren zapata bustiak, gure urte urperatu haiek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.
Eskolakideak, irakasleak, amona... hirugarren mailan daude, baina, presenteago edo urrutiago, guztiek osatzen dute mutikoaren unibertsoa. Berria - Kultura 2004-11-27
Barne presentzia egiazkoaz, ez itxurazkoaz, pentsatuko luke (ez baita deus bera baino presenteagorik bere baitan). Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 318. orr.
Irakurlea presenteegi edukitzeak mugatu egiten du idazlea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 242. orr.
Estatu demokratiko batean [...] ausenteek sinetsi egin behar diete presenteei. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 200. orr.
Frantziskotarrak presente egon gara Arantzazun 500 urtez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.
Itsasoa ere zure obran ia beti presente dagoen elementua da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.
Frantzisko bera ezin zitekeen gorputzez presente egon; baina espirituz presente egoten zen bere orientabide arretatsuen, etengabeko otoitzaren eta bedeinkapen eraginkorraren bidez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.
Sekula aitatzen ez dena baina beti presente dagoena. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 28. orr.
Ni neuretzat ez naiz beste bat, errepresentazioaren objektu bat, baizik eta neure kontzientziari berehala presente nagokion zerbait. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.
Matematikak eskakizun hau tankeraren eraiketaren bitartez betetzen du, zeina sentsuei presente zaien agerpena den. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 124. orr.
Zin egin du euskal kultura eta euskara presente izanen direla lasterketaren inguruan egin ohi diren ekitaldietan zein etapa abiatzean. Berria - Harian 2006-03-08
Presente dut ahotsaren tonua, presente baita gauaren epela ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.
Nire nortasun berria beti oso presente izatea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 199. orr.
Haren irudia ere aurrean izango dutela beraiekin presente. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4170. orr.
Gutxi dituk bertatik bertara ikusi eta gertakizunak hain presente dituztenak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 121. orr.
Oso presente daukat haurtzaroan zer nolako sentimendu bortitzak egoten diren, eta zer nolako ezintasuna sentitzen den. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 78. orr.
Boukje Greuter ikasleak ere oso presente dauka Rembrandt bere ikasketetan. Berria - Kultura 2006-02-05
Frantzisko dohatsua presente ikusiko balu bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 453. orr.
Urrutiko gauzak bertan zeudenak bezala atzematen zituen eta berbera ere era miragarrian presente egiten zitzaien urruti zeudenei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.
Dastamenaren ahogozatze presentea baino ez dago. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.
Denbora presentean bizi gara, baina dirudien baino gehiagotan izaten dugu, une batez bada ere, iraganean erori garelako irudipena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 215. orr.
Iragana, memoria, denbora presentearen parte bihurturik, bertan txertaturik agertzen da narrazioaren diskurtsoan. Berria - Kultura 2004-02-28
Denbora Presentearen Geldi-egotea da Eternitatea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 19. orr.
Ez du lehenik ez gerorik, bakarrik du une honetako bere buruaren jabetza, gauza guztiak bere baitan, presente bakar eta berdin batean, iraunkor beti. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
Presente eternal batean hormaturik dago, higidura termikoen dardara moderatuek axalean baino eragiten ez diotela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.
Berari, une honetaraino, xuxenago dagokio presente gramatikala, deskribapenaren denbora baita, ezen ez iraganetako bat, kontatzen duenaren denborak baitira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.
Pasatzen ez den denbora bat nahi nuke, 'pertsuasioaren' ordua, bai baitakit ez daukadala nire zain bizitzen ari naizen presentea baino ederragoa den ezer. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 44. orr.
Bixtan da xede horrek enegu ainitz ekartzen diola bere judu herritarren aldetik eta palestinarrak ere ez batere fida beren aldetik etsai horren presenteri. Herria 2004-10-28
Gu indeterminazioaren alde gaudela; jeneralean gauzen kontra egon ohi gara, edo sasi-gauzen alde [...] edo bestela ezezkako gauzen alde, nola baita, jaun-andereak, presenteko kasua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.
Izpirituak ez du bere Gorputzaren presenteko existentzia espresatzen eta ez ditu ere Gorputzaren presenteko afekzioak presenteko bezala pentsatzen, Gorputzak diraueno baizik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 565. orr.
Erran nahi da, biak ikusiko dituela hor balira bezala non ez den zerbait kausa gertatzen haien presenteko existentzia baztertzeko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 209. orr.
Joana joan, etorkizuna etorkizun, presentekoa da gurea, eta ez bertzerik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 118. orr.
beti presente (10); beti presente dagoen (3); egon da presente (3); kanpainan presente (3); oso presente (19); oso presente izan (5)
presente dago (9); presente daude (3); presente egiten (3); presente egon (26); presente egon daitezen (3); presente egon zen (3); presente egongo (9); presente egongo da (4); presente egotea (5); presente egoteko (5); presente egoten (3); presente izan (15); presente izan zen (4); presente izanen (7); presente izanen da (4); presente izango (3); presente izatea (3); presente zegoen (6)
oso present izan (4); present bat egin (3); present egon (15); present egotea (3); present egoteko (4); present gisa (4); present izan (16); present izan ziren (5); present izanen (3); present izango (4)
gorputzaren presenteko egoera (5); gorputzaren presenteko existentzia (5); izpirituaren presenteko existentzia (3); presenteko bezala (3); presenteko existentzia (16); presenteko existentzia baztertzen (7); presenteko gauza (13); presenteko gauza baten (8)