Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Presentatzen bazaitut eta jakiten badute apeza zirela, izanen da ederrik! Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.
Anaiak presentatu zidalarik bere neska-laguna, Heletako Santa Katalina feria gaueko dantzaldian, bihotza saltoka hasi zitzaidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.
Zatoz, adiskide zenbait presentatu nahi dizkizut. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.
Argonek igorri hiru enbaxadoreak, Ulatai, Apuzka eta Koia presentatu zizkidan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 32. orr.
Bere burua presentatu zuen, izena, zein presondegitik heldu zen... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.
Gerla denboran, sosaz bestalde, behar ziren presentatu tiket batzu zeintan markatuak baitziren jateko bakoitzetik zenbat gramoren dretxoa zinuen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.
Euskal museoa bera presentatzen dute berrogei orrialdeko gida horretan. Herria 2001-06-28
Doluminak presentatzen dizkiogu familiari. Herria 2005-03-10
Kontseilu bilkuran presentatuak izan dira heldu den urteko orientabideak. Herria 2004-12-09
Eta hola naiz ni ere gau batez presentatu eta kalakan hasi, arratseko solasaldietan parte hartuz, klub berezi horretan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 99. orr.
Gure herriko kontseilu osoa presentatu zen seroren eskolan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 110. orr.
Kasu hartan ez zioten deitu lehenengoan bezala Gobernu Militarrean presentatzeko, polizia zuzenean joan zen etxera haren bila. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Rodeseko Hospitaliako zaldun bakartiar bat presentatu omen zen gazteluko ate nagusian. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 59. orr.
Botila bat brandy eman zigun gero, laurak bere aitzinean presentatu ginenean, zoazte errukarriari adore apur bat ematera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 38. orr.
Beste norbait presentatu balitz ez baininduten hautatuko. Berria - Kultura 2004-12-10
Baietz, presentatzen dela bozetan Palestinaren president izaiteko. Herria 2004-12-09
Lehen aldian presentatu zelarik, etxe guzti-guztietan pasatu omen zen, bozketa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.
Bi abertzale presentatzen dira: Richard Lapegue, 27 urte, Abertzalen Batasuneko kidea, eta Manex Pagola, Iparraldeko Eusko Alkartasuneko idazkari orokorra. Herria 2001-03-08
-Presentatu ere ez hintzen egin azterketetara eta, zer nahi duk. «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.
lana presentatu (3); presentatu da (4); presentatu daukute (3); presentatu dira (4); presentatu ditu (7); presentatu zen (6); presentatu zuen (4)
presentatua izan (21); presentatua izan da (14); presentatua izanen (7); presentatua izanen da (3)
presentatuak izan (7); presentatuak izan dira (5); presentatuak izanen (6); presentatuak izanen dira (6)
presentatuko dela (3); presentatuko dituzte (4); presentatuko du (4); presentatuko dugu (3); presentatuko dute (6)
berriz presentatzen (5); kontra presentatzen (3); presentatzen da (15); presentatzen dira (3); presentatzen diren (4); presentatzen ditu (3); presentatzen du (5); presentatzen dute (4)