Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez hadila presa, baduk denbora frango! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.
Stanley garajera presatzen da guretzat lorategi-aulki batzuk ekartzera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.
Gaztea aitaren gelan sartzen presatu zen eta aitak marmarka jarraitu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 268. orr.
Ez zen presatu, partez nekatuta sentitzen zelako, partez axolagabekeriaz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 124. orr.
Iduriz, gobernua biziki presatua zen eta presaka onar-arazi diote deputatueri helduden urteko hauteskundeeri buruz bozka-legearen kanbiatzea. Herria 2003-02-20
Presatua al zara? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.
Ez zen presatua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 291. orr.
Presatua nintzela argudiatu nuen kanpora ahalik eta lasterren abiatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Nehork ez nehori kasu egiten, denek presatuak iduri, kasik galduak, denak arrotzak, beste mundu batetik ateraiak bezala. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.
Bidaztiak bakanak ziren eta presatuak: halako batean, haietako batek arreta erakarri zidan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.
-Hogeita bost sos, ezta? -esan zuen Lecœur andreak, presatu gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.
Bidari zoriontsu honek, mundutik [...] irteteko presatzen bazen ere, mundu honetako gauzak baliatzen zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.
Oi, ene maitea, uste nuen ez nintzela sekula helduko, hain nengoen presaturik zure besoetan egoteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 79. orr.
Zerubidean abiatzeko zinez hain presaturik ote dagoen eta neke hori pixka bat geroratzen ahal ez ote duen galdegin dio bere buruari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.
Harryk aurrera joateko presatu zuen Ginny. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 270. orr.
Heltzeko segurantza izanez gero, bidaldia zergatik horrenbertze presatu? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.
Herritik irtetean presatu egin zituen urratsak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 99. orr.
Europako Parlamentuak eta Komisioak bultzatu egin beharko luketela Ekialdeko eta Mendebaldeko herrietako idazleen arteko elkarrizketa eta presatu gobernuak nazio, eskualde eta Transeuropa bera oinarri izango dituen kultur erakundeak sortzeko. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 316. orr.
Une horretan ez zitzaizkidan interesatzen zehar-kontu horiek, eta jarraitzeko presatu nuen: "Nola egiten du?". Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 73. orr.
-Ea, segi, segi -presatu zuen gizonak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 37. orr.
Atzean, gidari presatuak, luzetsita, bozina jotzen ari. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 61. orr.
Haien behakoetako mesfidantza, haien ibilera presatua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 130. orr.
Nire esku presatuek eskelen orrialdea xerkatu zuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.
Eutsi ezineko indarrak bat-batean oin presatuen baso hartatik kanpora altxatu ninduen, nire inguruan izara handi moduko bat eta gainetik burusi bat kiribiltzen zirela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 193. orr.
2005-ko behar dituela 1,7 miliar dolar beharrordu presatueneri buru egiteko. Herria 2005-06-16
Bazutela segur beste mila gauza presatuagorik... etxe berriaren egiten hasiak izanki eta. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 69. orr.
François Bayrou-k dio badela behar-ordu presatuagorik. Herria 2003-01-14
Aste labur eta presatu haietan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.
-Presatuxea nengoan eta txostenaren berri jakin nahi nian lantokira agertu aitzin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.
ez zen presatu (3); presatu gabe (5); presatu zen (3); presatu zuen (6)
ez zen presatua (3); presatua zen (7)