Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presati 1 izond presaz dabilena, presazkoa. ik presatsu. (pertsonez)

Arrapaladan batu zituzten lan-poltsak bisitariek; ziztu bizian hegaldatu ziren korridorerantz kapelak janztera, Matson andrea bere gonbidatu presatiei begira zegoela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

"Benga, atzeratuta gabiltza-eta!", esan die aitzindari presatiak, begi biak bide-bazterretan itsatsita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.

Denengana iritsi da abisua, baita aurrea hartuta aztarna berrien bila dabilen presatiarengana ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Hain presati zinela nork esango niri?  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 225. orr.

2 (bestelakoez)

Ondoeza eragin zion bere atzean Marjolinen ibilera presatia entzuteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.

Lasterketa presatia mantsoagotu zuen arte.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

Deus espantagarririk ez: musu batzuk eta bertze horrenbertze fereka presati, biharamunak irrealtasun gazi-gozoaren mihiseaz estaltzen zituenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Esku artean zeukan agiriari begiratu azkar bat emanda, keinu presati bat egin zion langako zaindariari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

Amsterdameko bizitza presati eta oldarkorrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

Isiltasunak, trukean, beste hots batzuk ekarri zituen, eta salan barrena geratu ziren barreiaturik, aurreraka eta atzeraka presatietan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Lasterka iragan zen dantza-aretotik, baltse arin presatia dantzatuz bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 34. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gero, zango bolada desberdinak ikusi nituen, presati, metrotik joan-etorrian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.

-Jaitsi kuleroak! Jaitsi kuleroak!-esan zuen Antoniok presati.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

Altxatu egin zen eta mahaian atzaparka hasi, azpila estali nahian edo, presati, zikinak lurperatu nahi dituzten katuen irudira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 136. orr.

Egun hartako posta etxe guztietan jakinarazi zioten Mikel Strogoffi berlina aurretik zihoakiola beti ere, eta bidaztiak, hura bezain presati, ez zuela denbora izpirik galtzen estepan barrena Irkutskera bidean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

keinu presati (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus