Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presaka (orobat prisaka g.er.) 1 adlag presa handiz.

Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta, eta otordua egiten genuen: lasai eta denbora hartuz Lubisek, Ubanbek, Opinek eta nik; presaka Pantxok eta Sebastianek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Lasterka baitoaz gaiztakeria egitera eta presaka odola isurtzera.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,16

Lanpetuta zebilen, eta korrika eta presaka, eta jendea zuen inguruan, baina "laztana" deitu zidan bi alditan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 76. orr.

Presaka eta muturka batailoi zarpailetan elkarturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 140. orr.

Batzar-aretoa presaka eta aztoratuta zeharkatu ondoren, Gernikako Haritz bizia agertu zitzaion begien aurrean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.

Wanda Fordek larri, presaka ate-leihoa ireki zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

Presaka joan naiz, baina ez etxera, saltokira baino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 17. orr.

Axa, gero, axa, hildakoak presaka doaz...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Eskailburura itzuli nintzen presaka, baina ordurako hantxe zegoen Marro, atean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Ikusten diat presaka habilela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Presaka abiarazi zuen plan berri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Gutxi-asko dozena pare bat gutun-orri ziren, emakume baten letra ezezagun eta urduriaz presaka idatziak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.

Iduriz, gobernua biziki presatua zen eta presaka onar-arazi diote deputatueri helduden urteko hauteskundeeri buruz bozka-legearen kanbiatzea.  Herria   2003-02-20

Janaria presaka eztarriratzean argituko balitz bezala gosearen sekretua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.

Lasterka baitoaz gaiztakeria egitera eta presaka odola isurtzera.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,16

Une hartan, Pomfrey andrea sartu zen presaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 272. orr.

-Nora hoa horren presaka?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 228. orr.

2 (izen gisa)

Erizain bat datorkio atzetik, presaka txikian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 149. orr.

Ez zait sekula ahaztuko zein gogor lan egin zuten lehenbiziko udaberrian, presaka batean Memorial Day Weekend egunerako gauzak prest eduki nahi zituztela eta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.

Kaputxekin aurpegiak estalita, indarrean eta presaka batean etxetik atera zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 176. orr.

3 presakako izlag ik presa1 6.

Idazlan-proiektu bat egin nuen, bai, handi-mandia, presakako irakurketa haietako ekarriak eta eraginak bildu nahi zituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 87. orr.

-Presakako kolpea ez da zuzena izaten -esan zuen Aragornek-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 57. orr.

Errepideko erreskaterako ekipamenduak ere jarri ditu kanpainako ospitalearekin batera, mementoan presakako laguntzarik eman beharko balitz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Nola sortu da eguraldia egunero jakin behar presakako hau?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 148. orr.

Ez ditut hartu neure ezpata eta neure armak, erregearen agindua oso presakakoa baitzen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 21,9

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus