Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presa2 1 iz ibaietan, ura biltzeko eraikitzen den eragozpena; horrela osatzen den ur biltegia. ik urtegi.

Argindarra sortzeko, ura biltzeko eta ureztatzeko eraiki dira presak eta urtegiak.  Berria - Gaiak   2006-03-14

EBk eskatuko du halako presak egiterakoan gizartean eta ingurumenean sortzen diren kalteak aintzat hartzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Ibaira joaten ziren, burdinazko zubiko tuerkak sartzera, edo ubideetako erretenetara, presako harresiei porlana ematera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.

Juanito Telleria-k, Jauregiko presaren aldaparoko petrilean eserita [...] haurrekin solastea maite zuen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.

Emozioa begi-ertzean pilatzen denean, gainezka egiteko zorian den presako urak bezala.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 105. orr.

Nagoren, atzeko presak eraikitzeko egindako zundaketetan sima batekin egin dute topo.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 89. orr.

Urte berean, bezperan gertatu zen Tous presa lehertu zeneko egun beltz hura ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 388. orr.

Duela hamalau urte itxi zuten Riañoko presa, Leongo hegoaldea ureztatzeko eraikia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Halaxe jarraitzen zuen itsasoaren bila Urtza izeneko presa hartan geldiune bat egin ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

0,5 eta 2 hektometro kubiko arteko bolumenak irrist egitea nahikoa litzateke pilatutako materialek nolabaiteko presa sortzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 174. orr.

Bart, hiru mila pertsona atera zituzten beren etxeetatik eta, datozen orduetan beste bederatzi mila aterako dituzte, baldin eta inguruan dagoen presak gainezka egiten badu.  Berria - Mundua   2006-04-18

Artean ez zegoen argi indarrik, Olaberriko presako makinak hondatuta zeudelako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 66. orr.

2 (izenondoekin)

Udako egunetan igeri egitera joaten ginen errekaren presa txikira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Edo behera jaisten zen, urek azpian harturiko alderdietara eta presa gaineztuetara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Bestalde, ez dator bat agirian presa hidroelektriko handien inguruan egiten den aipamenarekin.  Berria - Gaiak   2006-03-22

· 1586an, Cuencan, Almonacideko presa konpondu berria, errotik darama uholdeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 473. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus