Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendebalde modernoko zientziaren eragiketa honek hain begirune gutxiz azpia jan ondoren margolaritzari, margolariek "mugimendu prerrafaelita" bat egin zuten, hain luzaroan arbuiaturiko bizantziar maisuen norabidean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.
John Everett Millais pintore prerrafaelista sentikorraren koadroa nuen argi iturri. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.
Ez ninduten zoratzen prerrafaelita horiek, baina zerbait bazuten erakargarria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
Estilo gotikoa, esate baterako, askok beretu zuten XIX. mendean, eta, hala, estilo indibidual berriak ez baina garai bateko estiloak eratu ziren norberetze horietatik (prerrafaelitak, adibidez). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.
Koadroko Elizabeth Siddal-ek, Rossetti-ren emazte eta prerrafaeliten modelorik eztienak, itxura osasuntsua du. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.