Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Klitoriaren estalgarria, bestalde, bat dator zakilaren prepuzioarekin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.
Artean ez genuen ezagutzen zakilburu haren forma, prepuzioari atzera eragiterik ez zegoenez. Aitor Arana «Onan», 2000 - 55. orr.
Odoletan zuen glandea, eta prepuzioa puskaka erortzen zitzaion oso modu itsusian. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 105. orr.
Prepuzioak mozten dituen tipoa da mohel hori, goi-mailako zeregina da Moisesen erlijioan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.
Guk osabagandik ikasita "mottoa" esaten geniona, prepuzioa alegia, oso urratuta eta nahiko hondatuta zegoela ikusi genuen Nagorek alkoholez garbitu zuenean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 58. orr.
Kasu honetan klitoriaren prepuzioa eta klitoria bera kentzeaz gain genitaletako beheko ezpainak ere kentzen dira. Berria - Gaiak 2006-02-04