Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

preposizio 1 iz hainbat hizkuntzatan, dagokion osagarriaren aurre-aurrean doan gramatika hitza, perpausaren barnean hitz batzuk beste batzuen mende ipintzen dituena eta lotzen dituen osagaien arteko erlazioa adierazten duena.

Erlazio asko eta asko, hizkuntza batzuetan, kasuen zein preposizioen bidez adierazten dira. kasuen balio batzuk preposizioen bidez adieraziak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 171. orr.

Komunikazioaren ikuspuntutik begiraturik, garatutzat jo daitezkeen hizkuntza guztiek bide hori segitu dute (deklinabide markak utzi eta preposizioetara iragan, adibidez).  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 174. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Preposizioak normalean, gramatikan sartzen dira; baina "..." preposizio esapidea, aldiz, funtsean lexikologikoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus