Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
prepositibo izond preposizioari dagokiona; batez ere preposizioak erabiltzen dituena.
Alderantziz, gure inguruan dauden hizkuntzak (gaztelania, frantsesa, ingelesa, eta abar) bere garaian ongi garatu ziren, sistema pospositibo batetik sistema prepositibo batera pasatuz, esaterako, eta sekulako aldea hartu zioten horrela euskarari. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 174. orr.
Horren ordez erabaki dut erabiltzea gurean dabilen teknolekto xelebre bat, euskararen berezko izaera pospositiboa prepositiboa bihurtu nahi duen ideolektoa. Berria - Kultura 2006-01-28