Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
preparazio 1 iz prestatzea.
Hor hasten ziren hurrengo egun berezietarako preparazio guztiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.
Jauzilariak ere preparazio berbera egin bide zuen bere kirol-bizimoduan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 21. orr.
2 prestakina.
Eszeptizismo horretarako euskarri on bat Terapeutikako irakaslearen azalpenek ematen zioten, haren iritzian alfer-alferrik baitziren, kaltegarriak ez baziren, farmakopeako ia preparazio guztiak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.