Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

preparatu, prepara, preparatzen 1 1 da/du ad prestatu.

Preparatzen hasi nintzen nola mintza Emmari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 14. orr.

Apusturako fin preparatzen zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 14. orr.

Oso preparatuta etorri haiz aurten, Opin, helduleku eta guzti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Saran, azken uzten biltzen ari ziren, eta larrazkenean ereiteko landen preparatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Ume egin baino lehenago habia preparatzen du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Deskuiduan dena gaizki ateratzen bazen, preparatzeko; obispoaren ondoan ikusi nahi nuela, eta hormaren kontra!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.

Frantxis bere betiko borroka lagunak suprefeturaren jautsarazteko preparatzen zuen auto-bonbarekin mila puxinketan zapartatu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

Biharamuneko ihizirako sareak preparatu ondoan etxeratzen ziren herritarren artean nahasten baitziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.

Hementxe, jubilazioa preparatzen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 46. orr.

2 (janariak)

Baratxuri salda preparatu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Dakien batek preparaturik, azeri buztan jatea.  Herria   2005-03-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus