Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prentsaurreko (orobat prentsa aurreko eta prentsaaurreko g.er.) iz pertsona edo talde batek kazetariekin egiten duen bilera, zerbaiten berri emateko edo haien galderei erantzuteko.

Ismael Hurtado Soucre jeneral eta Defentsako Ministroa agertu zen prentsaurreko batean koronel ospetsu baten suizidioaren berri emateko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 42. orr.

Prentsaurrekoan esango ditugu denok esatekoak, bihar.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 178. orr.

Frente Institucional Militar, FIM delakoak prentsaurrekoa eman zuen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 43. orr.

Lehengo batean banengoen horietako jauregi eder batean, gure agintariek euren prentsaurrekoak egiteko hautatzen dituztenetako batean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 18. orr.

"Gure borroka aitzina segituko da!" hitzekin bururatu zuen prentsaurrekoa elkarteko boz eramaileak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 71. orr.

Hamar bat lagunek, denek beren aurpegia gorderik muntatu prentsaurreko batean.  Herria   2003-11-20

Urriaren 15an Filiperen galdea sustengatzeko kanpaña bat abiatuko dugu prentsaurreko baten bidez.  Herria   2005-10-13

Egungo kazetaritza prentsaurrekoek irentsi ditek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 205. orr.

Inork ez du ganorazko ezer galdetzen prentsaurrekoetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo prentsaurreko batean (4); bilbon eskainitako prentsaurreko (3); donostian eskainitako prentsaurreko (3); egin zuen prentsaurreko (3); egindako prentsaurreko batean (6); eginiko prentsaurreko batean (3); emandako prentsaurreko (7); emandako prentsaurreko batean (4); emandako prentsaurreko baten (3); eskainitako prentsaurreko (14); eskainitako prentsaurreko batean (10); prentsaurreko bat egin (5); prentsaurreko bat eman (6); prentsaurreko bat emateagatik (3); prentsaurreko batean azaldu (3); prentsaurreko baten bidez (8); prentsaurreko berean (6); prentsaurreko eman (3); prentsaurreko jendetsuan (4)

atzoko prentsaurrekoa (4); eman zuen prentsaurrekoa (8)

prentsaurrekoa antolatu (3); prentsaurrekoa egin (7); prentsaurrekoa egin zuten (3); prentsaurrekoa egingo dute (5); prentsaurrekoa eman (76); prentsaurrekoa eman zuen (41); prentsaurrekoa eman zuten (30); prentsaurrekoa emango (14); prentsaurrekoa emango dute (7); prentsaurrekoa eskaini (51); prentsaurrekoa eskaini zuten (26); prentsaurrekoa eskainiko (7); prentsaurrekoa eskainiko du (4); prentsaurrekoa hasi (5); prentsaurrekoa izan (5); prentsaurrekoa izan zen (4)

atzo egindako prentsaurrekoan (3); atzo eginiko prentsaurrekoan (6); atzo emandako prentsaurrekoan (9); atzo emaniko prentsaurrekoan (3); atzo eskainitako prentsaurrekoan (8); atzoko prentsaurrekoan (67); aurretik emandako prentsaurrekoan (3); azaldu zituen prentsaurrekoan (3)

batzordearen ondorengo prentsaurrekoan (3); bezperako prentsaurrekoan (3); bilbon egindako prentsaurrekoan (3); bilbon emandako prentsaurrekoan (5); bilbon eskainitako prentsaurrekoan (7); bilera osteko prentsaurrekoan (3); bileraren osteko prentsaurrekoan (14)

donostian emandako prentsaurrekoan (8); donostian eskainitako prentsaurrekoan (9)

egin zuen prentsaurrekoan (8); egin zuten prentsaurrekoan (3); egindako prentsaurrekoan (23); eginiko prentsaurrekoan (22); egoitzan eskainitako prentsaurrekoan (3); eman prentsaurrekoan (3); eman zuen prentsaurrekoan (13); eman zuten prentsaurrekoan (4); emandako prentsaurrekoan (79); emandako prentsaurrekoan egin (4); emaniko prentsaurrekoan (9); emateko prentsaurrekoan (3); eskaini duen prentsaurrekoan (5); eskaini prentsaurrekoan (7); eskaini zuen prentsaurrekoan (12); eskaini zuten prentsaurrekoan (5); eskainitako prentsaurrekoan (90); eskainitako prentsaurrekoan azaldu (4); eskainitako prentsaurrekoan egin (3)

goizean eskainitako prentsaurrekoan (4)

ean emandako prentsaurrekoan (3); iruñ izan ziren prentsaurrekoan (7)

ondoren emandako prentsaurrekoan (4); ondoren eskainitako prentsaurrekoan (3); ondorengo prentsaurrekoan (12); ostean emandako prentsaurrekoan (5); osteko prentsaurrekoan (26)

prentsaurrekoan adierazi (15); prentsaurrekoan adierazi zuenez (9); prentsaurrekoan agertu (7); prentsaurrekoan agertu zen (3); prentsaurrekoan argitu (3); prentsaurrekoan azaldu (20); prentsaurrekoan azaldu zuenez (15); prentsaurrekoan bertan (3); prentsaurrekoan egin (14); prentsaurrekoan egin zituen (11); prentsaurrekoan eman zuten (3); prentsaurrekoan esan (4); prentsaurrekoan izan (4); prentsaurrekoan jakinarazi (6); prentsaurrekoan jakinarazi zuenez (3); prentsaurrekoan parte hartu (4); prentsaurrekoan salatu (3)

prentsaurrekoaren ostean (3)

prentsaurrekoetan parte hartu (3)

prentsaurrekora deitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus