Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berdin, gurdi, lau gurpileko kotxe, danbor, gurpil, koklea, eskorpioi, balezta, prentsa eta gainerako makinen kasuan ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.
Metal preziaturik ez dutenez, ez eta lurrinezko prentsa, laminagailu eta sufre-azidorik, altxor-dirurik txanpontzeko, onenean besteei altxor baten lekua seinala diezaieketen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.
G1 motako prentsa automatikoen linea bat eta prentsa hidraulikoen beste bat entregatu dizkiote Poloniako Gestamp taldeari MCC taldeko Fagor Arrasate eta Ona Pres kooperatibek. Berria - Ekonomia 2004-10-14
Bi prentsa jarri behar badira leku horretan, hogeita lau oin emango zaizkio zabalean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.
Asaldatzen zenean, mekanismo baten indar eta zehaztasunarekin hasten zen lanean, prentsa hidrauliko baten antza hartzen zuen, eta prentsa horrek, poliki-poliki jaitsiz, harriak birrintzen zituen, burdinazko habeak okertzen zituen, azpian erortzen zen jendea zapaltzen zuen, axolagabeki, astiro eta geldiezin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.
Telebistak, prentsak, mundu mediatikoak tiratzen nau. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 52. orr.
Prentsa ere bazegoen etxe hartan, Bordelekoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 289. orr.
Prentsa saltzen duen papertegia. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 214. orr.
Prentsak dakartzan albisteen harira. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.
Txinako prentsak atzo zabaldu zuenez, herrialdearen lurren %30 euri azidoak jota daude eta urak kutsaturik daude proportzio berean. Berria - Gaiak 2004-10-20
Agintariek ez zuten ezer esan eta prentsak ez zuen ezer atera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 87. orr.
Dirudianez, eta hala dio prentsak, elgarren bete izan dira, nehork ez du irabazi. Herria 2004-10-14
Bezperako prentsa banatu digute irakurtzen genekienoi.-Ikusi al duk gaurko prentsa? Txillardegi «Putzu», 1999 - 257. orr.
Prentsak kaleko edozeinek ez duen erantzukizuna du. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 46. orr.
Prentsa alde izango diat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 425. orr.
Prentsako erreseinen funtzio duin baina txepela gainditu egiten du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.
Prentsako morroi horietakoren bat zinela uste nuen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.
Prentsako lehen orrialdean eta albistegietako sumarioan agertzea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.
Gelara sartu baino lehentxeago ikusi zuen prentsako argazki batean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 151. orr.
Jende gehienari azken batean bost inporta zaiola herrietako euskal prentsa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.
Kableak mozteagatik lau urteko eta hamar hilabeteko zigorra jaso zuten solidarioek prentsaren aurrean agerraldia egin zuten Euskal Herrian. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.
Edonork izan behar luke prentsako futbol albiste bat irakurtzeko gauza. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 142. orr.
Hona gaur egungo prentsa idatziaren ezaugarrietako bat. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 81. orr.
Igandeko prentsan, Kristina eta bion bahituraren berri ez zen inon ageri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.
Hiru asteren buruan, inor gutxi gogoratuko da tokiko prentsan komentario labur batzuk ere merezi izan dituen istiluaz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.
Badugu zer pentsatua erregistroen gainean prentsa heldua nahi badugu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 127. orr.
Prentsa espezializatuak dioenez, Gortarik bere buruan gordetzen zituen mamu-itzalak plazaratu ditu oraingo honetan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 180. orr.
Prentsa sentsazionalista zein kalitatezkoak, eskuinekoak zein laboristak, den-denek kritikatu zuten oso gogor Blair-en jokamoldea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 28. orr.
Demokraziaren eragina hezkuntzan, prentsa horiaren eta diktadura faxisten sorrerak argitzen duen bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.
Frantziako prentsa zibilaren sorrerako izen haiek, idazlez osatutako erredakzioak: Maupassant, Dumas, Zola... Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 78. orr.
Franses prentsan edo franses irrati-telebixtetan frantsesek bakarrik merezi dituzte laudorioak. Herria 2001-09-06
Lasaiago sentitu duzu zeure burua, horren den eskandaluzkoa hil honetako prentsa britainiarra. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 31. orr.
Ordu erdi inguru pasatu dut galeria batzuetako gelatxo baten, nazioarteko prentsan arakatzen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 106. orr.
Prentsa digitalak izugarri egin du gora mundu osoan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.
Asaldura atxiki ahala atxikiz, mutur aitzinean ezarri nion prentsa-agiria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
AFP agentziako prentsa oharrak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 87. orr.
Han, azken egunetako prentsa ebakinak zeuden, orri zurietan itsatsiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.
Barruan, egunkari horietako batetik hartutako prentsa-adabaki bat zegoen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 9. orr.
Prentsa orri moztuak zeuden txintxetaz josita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.
Culture of lies (Gezurren kultura), izeneko liburuan bildurik dira Dubraukaren prentsa-artikuluak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 273. orr.
Su-etena eta giroa sendotu ahala, prentsa dosierrak naroago etorriko zaizkigu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 108. orr.
Turistenen antza dute prentsa argazkiek. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 60. orr.
Beste politikari baten prentsa-agerraldiaren segundo batzuk eskaini dituzte ondoren. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 19. orr.
Interpretatzeko aukera moztu eta era bakar batean ulertzeko ematen da prentsa-narrazioa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 121. orr.
Condor legioak Gernika bonbardatu zuelarik, Frantziako Havas prentsa agentzia izan zen suntsiketaren inguruko gezurra Europan barrena zabaldu zuena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 106. orr.
Hurbil zegoen prentsa-kiosko baterantz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 13. orr.
Politikarien prentsa bulegoetan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 119. orr.
Prentsa-gelan ikusminaren zantzuak airean. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 52. orr.
-Gaur goizean ikusi diat Bolin prentsa-arduradun nagusia. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 87. orr.
1985 eta 1995aren artean 600 prentsa kazetari hil zituzten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.
Hainbat prentsa langile ere, hala dabil, hori duela begiko fitsa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 122. orr.
Helburu askoren mendean egon da, eta dago, prentsa argazkilaritza. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 96. orr.
Gizakietan hiruko bat, 2.000 milioi lagun, prentsa askatasunik ez den herrietan bizi da. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.
Hilabete guziez prentsa tokietan aurkitzen ahalko du hemendik harat. Herria 2002-09-26
Ipar-Euskal-Herriko prentsa-elkartearen gerizapean. Herria 2001-07-26
Usuagoa da erregio prentsa, izararen besteko lau-bost-sei plegu, Frantziatik nazioartera eta kiroletatik iragarkietara, txokokerian barna. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 78. orr.
"Herri prentsako" langilea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 171. orr.
Beraiek gure kontra borrokatzeko aholkuak irakurtzen dituzten bitartean guk kirol prentsa irakurtzen ematen dugu denbora. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Prentsa bidez ikasten nuena. Txillardegi «Putzu», 1999 - 289. orr.
Jean Grenet eta Didier Borotra hautetsiek prentsa bidez jakin dute aldaera horren berri. Herria 2002-07-18
Prentsa bidez bakarrik; eta eskutitz publiko batez agurtu nuen Zeruko Argia astekarian: Andolin Eguzkitzari erantzunez. Berria - Kultura 2004-03-27
New Yorken prentsa ona dute hala ere clintondarrek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 42. orr.
Kontserbatismoak ez du prentsa onegirik (ez zuen behintzat oraintsu arte). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.
anoetako prentsa aretoan (4); azken prentsa agerraldia (4); egungo prentsa (5); euskal herriko prentsa (5); euskal prentsa (12); euskarazko prentsa (16); frantziako prentsa (4); igorri prentsa oharrean (5); igorritako prentsa ohar (7); igorritako prentsa oharrak (6); igorritako prentsa oharrean (14); interneteko prentsa askatasuna (5); kaleratutako prentsa ohar (5); kaleratutako prentsa oharrak (4)
prentsa agentzia (5); prentsa ageri (5); prentsa agerraldi (6); prentsa agerraldia (12); prentsa agerraldia egin (4); prentsa agerraldian (11); prentsa agiri (19); prentsa agiri baten (11); prentsa arduradun (7); prentsa arduraduna (8); prentsa arduradunak (11); prentsa arduradunari (4); prentsa aretoa (5); prentsa aretoan (41); prentsa aretora (4); prentsa argazkilari (4); prentsa artikulu (7); prentsa askatasuna (27); prentsa askatasunaren (21); prentsa aurrean (5)
prentsa bidez (7); prentsa bildu dute (4); prentsa bulegoak (6); prentsa bulegoan (4); prentsa bulegoko (4); prentsa bulegotik (6)
prentsa elkarteak (4); prentsa guztia (4); prentsa idatzia (11); prentsa idatziak (12); prentsa idatzian (11); prentsa idatziaren (5); prentsa idatziari (8); prentsa irakurtzen (5)
prentsa ohar (270); prentsa ohar bat (7); prentsa ohar batean (89); prentsa ohar baten (141); prentsa ohar batez (4); prentsa ohar bidez (15); prentsa oharra (41); prentsa oharra igorri (4); prentsa oharra kaleratu (9); prentsa oharra plazaratu (10); prentsa oharrak (34); prentsa oharrak dioenez (6); prentsa oharraren (16); prentsa oharraren arabera (4); prentsa oharraren bitartez (7); prentsa oharrean (107); prentsa oharrean adierazi (12); prentsa orri (4)
zabaldutako prentsa (6); zubietako prentsa aretoan (5)
espainiako prentsak (6); euskal prentsak (12); euskarazko prentsak (4); frantziako prentsak (5); nazioarteko prentsak (7)
euskal prentsako (4)
eguneroko prentsan (6); euskal prentsan (10); prentsan agertu (6); prentsan agertutako (6); prentsan argitaratu (4); prentsan irakurri (5)
euskal prentsaren (19); euskal prentsaren lanak (11); euskarazko prentsaren (8); prentsaren aitzinean (17); prentsaren arabera (19); prentsaren arreta (4); prentsaren aurrean (59); prentsaren aurrean agertu (8); prentsaren aurrean egindako (6); prentsaren aurrean eginiko (5); prentsaren aurreko (15); prentsaren aurreko agerraldia (11); prentsaren aurrera (7); prentsaren bidez (22); prentsaren bidez izan (4); prentsaren bidez jakin (9); prentsaren bitartez (7); prentsaren lanak (11); washingtongo prentsaren (4)