Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire arropa zuriarekin nahasian aurkitu izan ditut bere musuzapi ñimiñoak edo kolore desberdinetako bragak, Monikak prenda hori etengabe aldatzeko ohitura baitzuen, umorearen arabera beharbada, zuriak goizetan edo beltzak gauez ateratzen ginenean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.
Azkenengo prenda kendu zuenean -leopardo larruzko tanga bat-, irrikaz beterik ikusi genuen zakil tente eta kulunkari bat guregana apuntatzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 75. orr.
Ohe deseginaren gainean, ukitzeak ere erreparoa ematen duen prendaren bat edo beste ikus zitekeen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.
Prenda hau, nire bularretakoa alegia, lurrean eta denon begi bistan agertu zen arte. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.
Prenda bat, edo bestela egia esan egingo dizuten galderai. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 92. orr.
"Egia", esan du Potoloak etsita, prenda gisa edozer zerrikeria agindu diezaioketela-eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.
Eguberrietan, etxez etxe eskean ibiltzekoan ere, prenda-jokoak eta beste jolasak egiteko usadioak zituzten, gabon-kantetan biltzen zirenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.
Batzuetan, ni baino lehen altxatu eta bere egitekoetara joaten zelarik, prenda lorratz bat utzi ohi zuen pasilloan barrena. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 76. orr.
Esku laztantsu bat harengana jaso orduko, Lutezia, nire bihotzeko prenda, aurpegian joka hasi zitzaidan bi ukabilekin. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 164. orr.
Ez nuen pentsatzen nire bihotzeko prendari gezurrik lotsagarri, zital, narrasenak esan nizkiola nireganatzeko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 161. orr.